Gure artean dugu IratiOrreagaClick argazki lehiaketa

Iazko edizioan 200dik gora argazki parte-hartu zuten Irati Orreaga elkarteak antolatutako lehiaketa honetan. Instagram sare soziala oinarri duen lehiaketa honek bertakoei eta bisitariei deia luzatzen die bertako argazkiak partekatu dezaten. Urriaren 29an hasi eta azaroaren 12an amaitu eginen da argazkiak aurkezteko epea. Hau guztiaz Irati Orreaga elkarteko kidea den Maite Maisterrarekin hitz egin dugu gaurkoan. […]

Neguko ordutegia eta dinamika berriak

Bi astetan behin izan ohi gara berarekin eta gaurkoan hala izan da. Mari Mar Agos izan dugu gurean Auzperriko Liburutegiko berriak ekartzen. Gauza asko kontatu dizkigu horien artean astelehenean plazaratuko duen lehiaketa berri bat. 10 liburu azal emanen ditu eta parte-hartzaileek asmatu beharko dute zein liburu den. Asmatzaileen artean zozketatu eginen da saria. Marimar liburuzaina […]