Munduan zehar bidaiaraziko gaituzte Agoitzeko Argazkilariak Argazkilariak Munduan erakusketarekin

Bihar (Urtarrilak 12) irekiko ditu ateak Agoitzeko Argazkilariak elkarteak antolatutako Argazkilariak Munduan erakusketa. 11 argazkilarik hartu dute parte euren argazkiak eskainiz eta mundu osoan zehar bidaiarazi eginen gaituzte. Gaur erakusketaz eta elkarteaz Teresa Leacherekin izan gara solasean. Teresa LeacheIrati Irratian

Euskal Herriko txokoak ikusgai Maite Ramosen margolanetan

Gaurtik hasita eta irailaren 3a bitarte Garaioako Ibarraetxean izanen ditugu Maite Ramos margolariaren artelanak ikusgai, Euskal Herriko Txokoak deritzon seriearen menpe daudenak alegia. 16 margolan izanen ditugu bertan ikusgai eta honetaz zein bere ibilbideaz solastu gara Maiterekin gaurkoan.          Maite Ramos Irati Irratian:

Marek Oliver Laborrak erakusketa paratuko du Auritzeko Kultur etxean aste bukaera honetan

Garaitzeko Asiko lagunak gonbidatua ipiniko du artista gazte honek bere obrak Auritzeko Kultur Etxean. Artista Marek Oliver Laborra dugu, 10 urte dituen arren txiki- txikitatik aritu da marrazten eta argazkiak ateratzen. Begirada zorrotza dauka eta fin ibiltzen da animaliak margotzen ere. Erakusketa aprobetxatuta berarekin egoteko parada hartu dugu.          Marek Oliver Irati […]

Grama erakusketa martxan jarri du Agoitzen Nagore Chivite longidar artista gazteak

Longidako Aos herriko laguna dugu Nagore Chivite. Txikitatik gustatu izan zaio artelanak sortzen ibiltzea, hasieran margolanen bitartez eta ondoren beste espezialitateak lagunduta. Bere zenbait erakusketen lanak barnebiltzen dituen Grama erakusketa antolatu du Agoitzen eta etxean egon izanagatik pozik da. Bere ibilbideaz eta erakusketaz solastu gara gaur berarekin.          Nagore Chivite Irati Irratian:

Agoizko argazkilari taldeak edertasuna atera die zenbait txokori

Pasio amankomun batek eta duela 6 urte egondako ikastaro batek batu zituen Agoizko argazkilari taldeko kideak. Gaur egun 13 lagun osatzen dute argazkilaritzaren zale amorratu hauen taldea. Bihartik hasita eta urtarrilaren 13a bitarte “Berriz aurkitutako lekuak” izenburupean abian jarri dute erakusketa berri bat. Honen inguruan bertako kidea den Jaime Urtasun izan dugu gurean.      […]

Uriz Pi ahizpen bizitza eta konpromisoa lantzen duen erakusketa martxan

XIX. mendearen amaieran jaiotako bi emakume dira Josefa eta Elisa. Pedagogian lizentziatu ostean garaiko hezkuntzan aitzindariak izan ziren, ez horretan bakarrik alor askotan euren etengabeko konpromisoa erakutsi zuten. Bi ahizpen historia biltzen duen erakusketa izanen dugu irailaren 17a bitarte Agoitzen eta honen inguruan Manuel Martorell “Pioneras. Historia y compromiso de las Hermanas Uriz Pi” liburuaren […]

Garaioako Ibarraetxean ezarriko du Irkus Roblesek bere obren erakusketa

Artista handia da Irkus Robles, hori ez da berria. Beti da plazerra gurekin izatea eta gaurkoan gaur hasiko den eta azaroaren 1a arte izanen den erakusketa aitzakitzat hartuta berarekin egon gara. Bere ibilbideaz eta influentzietaz hitz egin dugu ere. Hona hemen kartela: Irkus Robles Irati irratian

Neguko ordutegia eta despopulazioaren inguruko erakusketa

Hilabete pasa da berarekin izan ginenetik. Gaur Urritzelkin harrapatu dugu eta lurrikaraz solasten hasi dugu, gertutik bizi baitute han. Gaur Mari Mar Agosek liburutegiko azken berriak ekarri dizkigu. Neguko ordutegia duela komentatu du lehen eta despopulazioaren inguruko erakusketa badela gaineratu. Marimar liburuzaina Irati irratian

Nafarroako artisten lanak ikusgai Agoitzen

Arte garaikide erakusketa paratu dute Agoitzko kultur etxean Uholdeak – mahaian izenburupean. Huarte arte zentroko Oskia Abarzuza izan da gurekin Irati irratian. Amaia Molinet, Maia Villot, Fermín Jiménez Landa, Greta Alfaro, Leire Urbeltz eta Fermín Díez de Ulzurrun artisten lanei buruz mintzatu zaigu arte ekoizpenaren arduraduna. Oskia Abarzuza Irati irratian.

Medicus Mundi erakundearen erakusketa Auritzen

El reto de la equidad en la salud lemapean erakusketa paratu du Medicus Mundi gobernuz kanpoko erakundeak Auritzeko kontsultorioan. Berdintasuna eta osasunaren benetako erranahia azaldu dizkigu Medicus Mundi erakundeko Jesus Chocarrok Irati irratian. Medicus Mundi Irati irratian.