Osasun arloan gertaturiko erasoak salatu dituzte osasun etxeen atarian

Azken aldian osasun zentro desberdinetan gertaturiko erasoak salatzeko, osasun arloko langileak elkarretaratzeak burutu dituzte Nafarroako Osasun etxe eta zentro guztietan. Euren lana segurtasun osoz aurrera eramateko bermeak eta eurenganako errespetua eskatuz atera dira kalera. Hala egin dute, Luzaide, Auritz eta Erroibarko osasun etxeen atarian, nahiz eta beste osasun etxeek ere bat egin duten deialdiarekin lan […]

Administrazioaren erabakiek egoera larri batetara eraman dute Auritzeko osasun zerbitzua

Aurreko astean erizain buru izandakoaren dimisioak azaleratu zuen dena. Angelines Munarriz erizaina izan zen dimisioa aurkeztu zuena, egoerak hartara bultzatuta eta administrazio berriarekin ezin ulertuta hartu zuen hautua. Hainbat erabakik bertako langileen egoerak jasanezinak izatera eraman ditu eta batzuk zalantzatan daude jarraitu edo ez, ez baitizkiote bermerik ematen euren lana eta bizitza aurrera eramateko eta […]

Egun On, Auñamendi! Zonaldeko osasun zentroetako arazoa eta Aralar irratia

Gaurko saioa Auritzeko Osasun Etxeko arazoen inguruan hitz egiten hasi dugu. Pasa den astelehenean arazo hauek zirela eta Angelines Munarriz erizain buruak dimisioa aurkeztu zuen eta gaurkoan izan dugu arazo horietaz solasten. Ondoren,Aralar irratia bisitatzen jarraitu dugu, bertako esataria den Jokinen ahotik kronika jasotzeko. Izenburua: Uztailaren 27ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko