Covid txertoek gure osasunean zer nolako eragina duten aztertuko dute Auritzen hitzaldi baten bitartez

Farmazia doktorea den eta Ospitaleko farmazian espezialista eta osasun teknologien ebaluazioan aditua den Juan Erviti Lopez izanen dugu Auritzeko Osasun arloko langileek antolatutako hitzaldian. Honen karietara aprobetxatu dugu berarekin solasteko eta gaia apur bat sakonago ezagutzeko.

Juanek aipatu bezala Covid-aren aurkako txertoa ezin da txertotzat hartu bai ordea osasun teknologia bezala, ez baitu txertoen irizpideak betetzen. Bestalde, “txerto” honen garapenean zenbait kontrola zientifiko alboratu dituzte beharrak eta beldurrek bultzatuta. Normalean, txerto ziur bat edukitzeko 10 urte pasa behar dira eta Covidarenak 8 hilabetetara zegoen ekoitzia. Horrek hausnarazi beharko liguke eta irizpideak ezarri horrelakorik berriz ere suerta ez dadin, zeren orain ezagutzen gabiltza zer nolako ondorioak pairatu daitezkeen teknologia honen ondorioz.

Berak aipatu bezala garaian zientziaren bidetik “txertoaren” bideragarritasuna ezbaian jartzeagatik baziren langile jazartuak edota bere lana galdu dutenak eta gaur da eguna horri buelta eman behar zaiola beti ere lasaitasunez eta gauzak gardentasun ikuspegitik hasiz. Juanek sakonago arituko da kontu hauek lantzen larunbata honetan (maiatzak 25) arratsaldeko 18:00etan Auritzeko Kultur Etxean. Mokadu eder gisa Juan Ervitirekin izandako solasaldia uzten dizuegu.

(Arazo teknikoak direla eta galdera zenbait ez dira ondo grabatu baina laburpena egin dugu, barka eragozpenak!)

 

 

 

Juan Erviti Irati Irratian

Iruzkindu