Burgiko herrian eman zion agurra Baratxinto Fest jaialdiak aurtengo edizioari

Artez lepo bete ditu Baratxinto Fest asteburu honetan Erronkari eta Burgiko kaleak. Ostiralean hasi eta igandera bitarte zenbait emankizun antolatu zituzten Goitibera konpainiako lagunek Burgi eta Erronkariko udalen laguntzarekin. Proposamen ezberdinak izan dira asteburuan zehar eta oro har denak oso harrera ona izan dute antolatzaileen esanetan. Estreinakoz ere, aurten Erronkarin garagardo artisauen xeia antolatu zutela […]

Asteburu honetan burutuko da Erronkarin eta Burgin Baratxinto Fest arteen jaialdia

3. urtea izanen da Goitibera konpainiako lagunak Baratxinto Fest jaialdia martxan jarriko dutela beste behin ere. Kale antzerki, zirku eta emankizunek zipriztinduko dituzte Erronkari eta Burgiko zenbait txoko. Bidelagun nahiko izan dituzte lan honetan eta honen ondorioz lehendabiziko Artisau Garagardoen feria ospatuko da larunbatean Xortako lagunen aportazioa dela eta. Jaialdiaz eta programaz solastu gara luze […]

Artez zipriztinduko ditu Baratxinto Festek Erronkariko karrikak

Iaz hasi ziren Baratxinto Fest ekimenarekin eta iazko edizioaren arrakasta ikusita ausartu egin dira bigarren edizioa antolatzera. Ekainaren 24tik 26ra izanen da Baratxinto Fest Erronkarin eta honetaz solastu gara Goitibera konpainiako kide diren eta jaialdiaren antolatzaile diren Saioa eta Anderrekin.   Baratxinto Festeko Saioa eta Ander Irati Irratian:

Egun On, Auñamendi! Baratxinto Fest eta Karrape irratira bisita

Saioa Erronkarin izanen den Baratxinto Fest-aren inguruan solasean hasi gara, antolatzaile diren Ander eta Saioarekin. Ondoren, Karrape irratira joan gara Unai Zabaletak Leitzaldeko kronika pasa zezan. Izenburua: Ekainaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Antzerkia ardatz duen jaialdia da Baratxinto Fest

Erronkarin antzerkia ardatz izanen duen jaialdia antolatu dute Saioa eta Anderrek. Beraiek antzerkigintzan lanean jarduten dute eta ideia polita iruditu zitzaien horrelako jaialdi bat antolatzea Erronkarin. Lehen zita pasata zapore onarekin daude eta gurean esan duten bezala jarraikortasuna izanen duen jaialdia izanen da. Gaur, gurean, Baratxinto Fest. Saioa eta Ander Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Obrak liburutegian, Baratxinto fest eta Agoitzeko euskararen astea

Gaurko saioa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu , bertan Mari Mar Agos laguna topatu eta igogailuaren inguruko obraren inguruan solastu zaigu. Ondoren, Baratxinto Fest jaialdiaren antolatzaile diren Saioa eta Ander izan ditugu. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu Agoitzeko Euskararen astearen balorazioa egiten. Izenburua: Abuztuaren 5eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko