Baztango Udako Eskola Ekosoziala ezagutzen Gorka Laurnaga lagunaren bitartez

Natura eta gizartearen erlazioa arduratuta batzen hasi ziren lagun talde bat Baztan aldean. Horrek zenbait hitzaldi eta tailer ateratzea eragin zuen. Halako batean formakuntza saio beteago bat egitea bururatu zitzaien eta baita egin ere. Mundu mailako egoeraz jabetuta Euskal Herrian dauden hainbat egitasmo ezagututa zer nolako bidea har liteke eztabaidatu eta ekiteko asmoz. Formakuntza saio […]

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Udako Eskola Ekosoziala

Aste honetan Euskalerria irratira jo dugu salto batean Haritz Pascualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Ondoren, Xorroxin irratira  jo dugu Julen Zelaietak ikasturteko azken kronika pasa zezan. Bukatzeko, Baztanen eginen den Udako Eskola Ekosozialaren inguruan solastu gara Gorka Laurnaga lagunarekin. Izenburua: Ekainaren 14ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko