Bidaia (H)ariketak poesia liburua aurkeztuko du Oihane Garmendiak larunbat honetan

Larunbat honetan Erronkariko ibarreko etxean arratsaldeko 19:00etan izanen da hitzordua. Bertan arituko da Oihane Garmendia bere Bidaia (H)ariketak poesia liburua aurkezten, Nafar Ateneoko Josu Jimenezek aurkeztuta. Aurkezpen hau aitzakia hartuta aritu gara gaurkoan berarekin solasean. Aipatu digunez, Josuk aurkeztuko du ekimena eta galdera erantzunen bitartez eginen dute liburuaren aurkezpena. Liburua jadanik edozein liburudendetan topa dezakegula […]