Udazken euritsuari errepasoa eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen eskutik

Jarraitu dugu David de Andresekin solasean eguraldi iragarpena egin zezan. Hau baino lehen udazkeneko euri datuak errepasatzen aritu gara, zeina esan genezake hezeagoa izan dela duda izpirik gabe.      David de Andres Irati irratian

Aste bukaerako datuen errepasoa eta aste hasierako eguraldia David de Andresen eskutik

Azken fronteek utzitako eurien datuak ekarri dizkigu David de Andresek. Nabarmenagoak dira datuak Esako urtegiaren datuei erreparatuz zeina %25etik %73ra igo den aste hauetako euriteek utzitakoa dela eta. Honen ostean aste hasierako iragarpena eman digu.      David de Andres Irati irratian

Aste amaierako euriak, Mexikoko urakana eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Azken fronteek utzitako eurien datuak ekarri dizkigu David de Andresek. Ez hori bakarrik, Mexikoko kostaldean izandako bapateko urakanaz ere solastu gara, zeina 24 ordutan sortu eta lortu zuen eskalan maila gorenera heltzea. Ondoren, aste hasierako eguraldi iragarpena ekarri digu.      David de Andres Irati irratian

Eguraldi aldaketa, hitzaldia eta aste hasierako eguraldiaren iragarpena David de Andresen eskutik

Zubiaren ondoren izan gara David de Andres meteorologian adituarekin. Eguraldi aldaketa izan dela nabarmendu eta Ezkarozeko hitzaldiaz mintzatu gara hasieran. Ondoren, aste hasierako iragarpena ekarri digu. Iragarpena: Asteartea(Urriak 17): Giro lasaia eta hodeiak ugaritzen joanen dira. Hego haizea joko digu eta honezkero tenperaturek gora eginen dute.Asteazkena(Urriak 18): Hodeiak ugaritzen joanen dira eta baliteke zenbait tokitan […]

UDAzkenaren errepasoa eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen eskutik

Uda giroa duen udazken hasiera honi errepasoa eman dio David de Andresek. Ondoren, asteburu honetarako eguraldi iragarpena egin digu. Iragarpena: Asteburu osoan zehar ez da aldaketarik somatuko. Tenperaturak berdin jarraituko dute igandera bitarte, giro eguzkitsua nagusi hodei dekoratibo batzuk kenduta. Oro har, uda giroa nabaria izanen da. Haizeari dagokionean ostirala eta larunbata goizean aldakor ibiliko […]

Urrian tenperatura altuen marka hausteak eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Asteburu honetan urrian sartu bagara ere David de Andres -ek aipatu digu ia estazio guztietan tenperatura altuen marka gainditu egin da. Gainera inbertsio termikoa izan dugu ere, mendi puntetan tenperatura goxoagoak eduki ditugularik. Horren ostean aste hasierako iragarpenarekin jarraitu dugu. Iragarpena: Asteartea(Urriak 3): Aldaketa emanen da. Tenperaturen jeitsiera nabarmena izanen da ipar haizea dela eta. […]

Dortsal antiziklonikoa eta asteburuko eguraldiaren iragarpena David de Andresen eskutik

Asteko eguraldi beroarekin hasi gara eta hemen azaldu digu zergatik izan den David de Andresek. Ondoren, asteburu honetarako eguraldi iragarpena egin digu. Iragarpena: Ostirala (Irailak 29): Antizikloiaren eraginpean giro goxoa izanen da nagusi. Uda garaiko egunak izanen dira hego-haizearen laguntzarekin. Tenperaturak berdin jarraituko dute.Larunbata eta Igandea (Irailak 30 eta Urriak 1): Giro goxoarekin jarraituko dugu […]

Lehen izozteak eta aste hasierako eguraldia David de Andresekin

Gaur David de Andres -ek aipatu bezala uda osteko lehen izoztaldia heldu zaigu Erremendian eta Urrobi kanpinean kokatutako estazioek 0 azpitiko tenperaturak jaso baitituzte. Hori aipatu ostean aste hasierako iragarpenarekin jarraitu dugu. Iragarpena: Asteartea(Irailak 26): Eguraldi argitsu eta antiziklonikoa goi hodeiekin zipriztinduta. Tenperaturan ez da aldaketarik nabarituko eta haizeari dagokionez hego-haizea izanen da nagusi.Asteazkena(Irailak 27): […]