Errotuz prozesuak arlokako talde dinamikak izanen ditu datozen egunotan

Erroibarko etorkizuna elkarlanean eraikitzeko sortu zuten Errotuz prozesua. Maiatzaren 31an aurkeztu eta ondoren hainbat bilkura ireki egin izan zituzten, jende andana batu zelarik deialdi hauetara. Horren ostean datoz arloz arlo eginen diren bilkura deialdiak. Ondarea eta Kultura, Ingurumena eta Trantsizio Energetikoa, Harremanak eta Ongizatea, Etxebizitza eta Hirigintza eta Garapen ekonomikoa izanen dira lan-arlo horiek. Bilkura […]

Errotzea bilatzen duen prozesua abian da Erroibarren

Etorkizunari begira jarri dira Erroibarko udalean, ibarraren garapenaz hausnarketa sakon bat egiteko bidean sortu da Errotuz prozesu parte-hartzailea. Biztanleriaren laguntzarekin eta biztanleria errotu nahiean gidalerro estrategikoak beraiekin adostu nahi dituzte eta hortara bideratu dute prozesu hau. Errotuz ibarraren izenarekin eta errotzearekin hitz joko bat baino gehiago da, zer nolako ibarra irudikatu nahi den hausnartu eta […]