Bakantzak euskotan, tokiko moneta tokiko produktu eta izaera babesteko

Gaurkoan Iparraldera jo dugu. Deialdia luzatu dute “eta bakantzak euskotan pasatzen badituzu?”. Euskoa eta dinamika orokorra ezagutzeko Maika Thicoipe izan dugu gurean. Euskoa tokiko moneta tokiko eta gertuko zerbitzuak eta tokiko izaera ere suspertzeko baliatzen duten tresna da. Informazio gehiago: Euskal Moneta Maika Thicoipe Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Erronkari, Bakantzak Euskotan eta Bio-eraikuntza ikastaroa

Gaurko saioa Julian Gabas gure laguna bisitatzenhasi dugu, Erronkariko azken berriak pasa zitzan. Ondoren Iparraldera jo dugu, Maika Thicoiperen bitartez Bakantzak Euskotan egitasmoa gertutik ezagutzeko. Buelta Esteribarren amaitu dugu, Agotzenea Eko-hezkuntza gunean zeinetatik Urtzi Arrieta aritu zaigun Bio-eraikuntza ikastaro berriaz. Izenburua: Uztailaren 31ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko