Udaberria bete formakuntzaz dator Agotzenea

Zerotik eraiki zuten ikastaroen bitartez Agotzenea Eko-hezkuntza gunea eta oraindik ere lanean dabiltza. Udaberri honetarako bi ikastaro antolatu dituzte eta hauen inguruan solastu gara bertako kidea den Urtzi Arrietarekin. Formakuntzaz aparte euren gunea erretiroak eta bilkurak egiteko ere izan ohi dute.   Urtzi Arrieta Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta formakuntza saioak Agotzenean

Asteartero dugun zita errepikatu dugu gaurkoan Aralar irratia bisitatuz eta bertatik Martin Juanenaren kronika jasotzen. Ondoren, Agotzenea Eko-hezkuntza gunera joan gara Urtzi Arrieta lagunaren partetik bertako azken formakuntza saioen nondik norakoak jasotzeko.   Izenburua: Otsailaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Agotzeneako ikastaro berria eta Karrape irratira bisita

Askotan izan gara Agotzenea Ekohezkuntza gunean eta gaur agroekologiaren inguruko ikastaroa aprobetxatuz bertatik pasa gara Urtzi Arrietarekin egotera. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Maiatzaren 12ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Erronkari, Bakantzak Euskotan eta Bio-eraikuntza ikastaroa

Gaurko saioa Julian Gabas gure laguna bisitatzenhasi dugu, Erronkariko azken berriak pasa zitzan. Ondoren Iparraldera jo dugu, Maika Thicoiperen bitartez Bakantzak Euskotan egitasmoa gertutik ezagutzeko. Buelta Esteribarren amaitu dugu, Agotzenea Eko-hezkuntza gunean zeinetatik Urtzi Arrieta aritu zaigun Bio-eraikuntza ikastaro berriaz. Izenburua: Uztailaren 31ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko