Egun On, Auñamendi! Uriz Pi ahizpen erakusketa eta Iparraldeko ikasleen ikasturtearen hasiera Naiz irratian

Gaurko saioan Manuel Martorelleri eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu, Uriz Pi ahizpen ingurukoa. Ondoren, Naiz irratiko lagunek Iñaki Lekuona Ziburuko Piarres Larzabal eskolan lanean dagoen lagunari ikasturte hasieraren inguruan egindako elkarrizketa ekarri dugu. Izenburua: Irailaren 5eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Artziko parte-hartze dinamika birgogoratzen eta Ipar Euskal Herriko ekimenak Hala Bedin

Gaurkoan Kattalin Barberreri eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu, bergogoratzeko zertan zen Artziko parte hartze dinamika berria. Ondoren, Hala Bedi irratitik Ipar Euskal Herriko azken gertakarien inguruko solasaldia ekarri dugu, bertan Ruben Sanchezek eta Iratxe Alvarezek ekarri dizkigutelarik horien berri Izenburua: Irailaren 17ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Bakantzak euskotan, tokiko moneta tokiko produktu eta izaera babesteko

Gaurkoan Iparraldera jo dugu. Deialdia luzatu dute “eta bakantzak euskotan pasatzen badituzu?”. Euskoa eta dinamika orokorra ezagutzeko Maika Thicoipe izan dugu gurean. Euskoa tokiko moneta tokiko eta gertuko zerbitzuak eta tokiko izaera ere suspertzeko baliatzen duten tresna da. Informazio gehiago: Euskal Moneta Maika Thicoipe Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Erronkari, Bakantzak Euskotan eta Bio-eraikuntza ikastaroa

Gaurko saioa Julian Gabas gure laguna bisitatzenhasi dugu, Erronkariko azken berriak pasa zitzan. Ondoren Iparraldera jo dugu, Maika Thicoiperen bitartez Bakantzak Euskotan egitasmoa gertutik ezagutzeko. Buelta Esteribarren amaitu dugu, Agotzenea Eko-hezkuntza gunean zeinetatik Urtzi Arrieta aritu zaigun Bio-eraikuntza ikastaro berriaz. Izenburua: Uztailaren 31ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegia, udan euskaraz eta Ipar EHko hauteskundeak

Gaurkoa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu eta bertatik Mari Mar Agosek ekarri dizkigu azken nobedadeak. Ondoren, Idoia Zabaltzarekin izan ohi genuen kolaborazioa berreskuratu eta udan euskara zerbitzuak aurrera eraman behar duen dinamika azaldu digu. Bukatzeko, Naiz irratian EH BAiko Iker Elizalderi Ipar EHko hauteskundeen inguruan eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Uztailaren 2ko saioa Iraupena: […]