Egun On, Auñamendi! Zaraitzuko lurrikara multzoa, Foru hobekuntzaren dokumentala, Agoitzeko ikerketa soziolinguistikoa eta Garraldako futbito txapelketa

Gaurkoa Zaraitzun ematen ari diren lurrikaren multzoaz solasten hasi dugu Antonio Aretxabala geologoarekin. Ondoren, Foru Hobekuntza garaietan emandako joku zikinaren inguruan solastu gara Mikel Soto hauxe bera lantzen duen dokumentalaren gidoilariarekin. Hau amaituta, Idoia Zabaltza izan dugu Agoitzen izandako ikerketa soziolinguistikoaren nondik norakoak azaltzen. Bukatzeko, Garraldako futbito txapelketa errepasatu dugu Oscar Andueza lagunarekin batera. Izenburua: […]

Amejoramenduan izandako joku zikina argitzen duen dokumentalaz solasean

Asteartean 40 urte bete ziren Foru hobekuntza bozkatu zenetik. Garaian izandako joku zikinak argitzen dituen dokumentala abiatu du Nafarroa XXI ekimenak Mikel Soto gidoilari lanetan izan duelarik. Berarekin izan gara “Joku Zikina-Con las cartas marcadas” dokumentalaren nondik norakoak analizatzen baita garaian gertaturikoak ere. Orain herriz herri arituko dira dokumentala aurkezten eta asteburu honetan Agoitzen (Martxoak […]

Egun On, Auñamendi! Navarra XXI Nafarroa, Aezkoako Bedratzi Taupadak eta Erronkariko konexioa

Saioa Foru Hobekuntzaren 40. urteurrenaren harira sortu den dinamika ezagutzen hasi dugu Saul Arandigoienen laguntzaz. Ondoren, Beñat Barberena Aezkoako Bedratzi Taupadak azken festaz ekarri ditugu gogora larunbatean izanen baita azken festa. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko azken berriak ekar zitzan. Izenburua: Azaroaren 5eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko