Osasun arloko langileek Gazan su-etena ezartzeko aldarriarekin bat egin dute

Atzo 12etan zuten hitzordua eta Pirinioetako Osasun arloko langileek bat egin zuten Gazan su etena ezartzeko aldarriarekin. Kontsultategietako ateetan elkarretaratzeak eginez egin zuten bat horrekin Izaban, Ezkarozen eta Auritzen. Bertan ere aldarrikatu zuten amaitu daitezela eurak bezala besteen bizitzak salbatzeko lanean dihardutenei eginiko erasoak baita hospitale eta osasun eremuetara eginikoak ere.      

Palestina izanen dute hizketagai asteburuan Ezkarozen eta Burgin

Urriaren 7tik hona Palestinako gatazka areagotu egin da urte luzez iraun duen arren, Israelgo estatu sionistak Gazan eta Zisjordanian sarraskia burutzen dabil gaur egun. Datuek eta NBEk hala adierazi dute behintzat, GKEk aipatu dutenez gaur egun gatazkaren ondorioz Palestinan 136 haur hiltzen dira egunero. Hedabideetan ikusitakoa ulertu nahiean Ezkarozen eta Burgin izanen ditugu Palestinan Brigadak […]