Egun On, Auñamendi! Maskarillak egiteko sarea, Pirinioko Mikroipuin lehiaketa eta internazionalismoa

Gaur Abaurregainan hasi dugu saioa, Maskarillak egin eta banatzeko sareaz mintzatu baikara bertako Blanca Carballorekin.   Ondoren, Idoia Zabaltza .izan dugu bere ohiko kolaborazioarekin. Gaurko saioan luze eta zabal mintzatu gara Pirinioko II. Mikroipuin Lehiaketaz. Bukatzeko, Hala Bedi Irratiko Xabi Lasaren kolaborazioa hartu dugu izandako tentsio internazionaletaz jabetzeko. Izenburua: Maiatzaren 7ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu […]

Egun on, Auñamendi! Euskalerria irratia, Xorroxin irratia eta Greziako errefuxiatuen egoera Hala Bedin.

Saio honetan, astelehenero bezala Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatzen hasi dugu. Bertatik, Mikel Bujandak eta Julen Zelaietak pasa dizkigute euren kronikak. Bukatzeko, Hala Bedi irratian eginiko elkarrizketa bat ekarri dugu gurera, Grezian dauden errefuxiatuen egoeraz jabetzeko. Izenburua: Martxoaren 2ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Zaldibarko luizia Hala Bedin, Erronkariko kronika eta estreinaldiak

Gaurko saioa Hala Bediko lagunek eginiko elkarrizketa batekin hasi dugu, Eitzaga auzoko( Zaldibar) bizilaguna den Oskar Moralesekin eginikoa, luiziaren ingurukoak lehen eskutik jasotzeko. Ondoren, Julian Gabas izan dugu Erronkariko kronika pasatzen. Bukatzeko, zine estreinaldiak ekarri ditugu gogora Izenburua: Otsailaren 14ko saioa Iraupena: 3:25 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi, Larrialdi klimatikoa dela eta Amazoniatik Erronkarira ibili gara

Gaur Fridays for future mugimenduak larrialdi klimatikoa dela eta greba eguna deituta dauka. Honen harira Hala Bedi irratikoek Amazoniaren inguruko elkarrizketa ekarri dugu gurera, MST eta Via Campesinako ordezkaria den Janaina Strozake lagunarekin eginikoa. Ondoren Julian Gabas bisitatzera joan gara ea guretzako zer berri zuen jakitera.Berrien, Eguraldiaren, Agendaren eta Zine-Estreinaldien errepasoak ez dira faltatu ere! […]