Egun On, Auñamendi! Charo Begue eta COP26 Hala Bedi irratian

Gaurko saioan martxoan eginiko elkarrizketa bat berreskuratu dugu, Charo Begué idazleari eginikoa, ostiralean Auzperrin “Nada Es Diferente Despues De Todo” bere eleberria aurkeztuko baitu. Ondoren, Hala Bedi irratiak eginiko elkarrizketa bat ekarri dugu Mikel Oterori eginikoa COP26aren inguruan. Izenburua: Azaroaren 11ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Arroz Urez eta Covid Gakoak

Gaurkoan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Ondoren Mikel Albisu Mikel Antza idazlea izan dugu bere azken liburua Arroz Urez izenburuduna aurkezten. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Covid gakoak izan ditugu Ana Galarragaren eskutik antigeno testen inguruan solasean. Izenburua: Maiatzaren 11ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko