Nafar Pirinioetan izandako Sorgin-ehiza izanen da hizketagai Ariben eta Erronkarin asteburuan

Nafar Pirinioetan izandako sorgin-ehizaren 500. urteurrena betetzen da aurten eta hainbat elkartek eta norbanakok bat egin dute efemeride honi behar bezalako garrantzia emateko. Logo lehiaketa batekin hasi zen bere ekinaldia eta jada badu bere logo propioa Sorgin Ehiza 1525-2025 ekinaldiak. Lehen ekimen bat ere antolatu dute asteburu honetarako, sorgin ehiza horren testuingurua emanen duten bina […]

Euskal Pilotaren historia ardatz hitzaldia eta erakusketa bana izanen dira Agoitzen

Historian zehar toki askotan jolastu izan da pilotekin, hala ere ohitura hori bereganatu eta nortasunaren zati bilakatzeraino soilik hemen gertatu da, Euskal Herrian eta batez ere Nafarroan. XVIII. mendean heldu zen gutxi gora behera pilota gurera eta ezkeroztik ezinbesteko gizarte topagune bilakatu. Honen ikerketa eta ondarearen jasoketaz arduratzen da Napike (Nafarroako Pilota Jokoen Elkartea) eta […]

1525. urteko Sorgin ehizaren inguruko erakusketa eta jardunaldia antolatu du Nabarralde Fundazioak Auritzen

Datorren urtean 500 urte betetzen dira Pedro Balanzaren agindupean Auritzen izandako 5 pertsonaren aurkako exekuzioaz eta honen karietara Nabarralde fundazioak Auritzeko udalaren laguntzarekin efemeridea nabarmendu izan nahi du, erakusketa eta jardunaldi bat antolatuz. Erakusketa asteon izanen da Auritzeko Kultur etxean ikusgai eta jardunaldia aldiz larunbatean ospatu eginen da. Pirinioetan pairatu egin zen errepresio bortitza nabarmenduko […]

Iratira Bidaia emakumeen lorratzak liburuaren aurkezpena izanen da gaur Agoitzen

Kati Leatxe Aristuk eta Estitxu Larrea Leatxek aurrera eramandako Iratira Bidaia Emakumeen Lorratzak bidai liburuxka kreatiboaren aurkezpena eginen da gaur Agoitzen bi artista hauen sorterrian. Horretarako ekimen berezia ondu dute bi gonbidaturekin. Alicia Zunzarren zinegotzia alde batetrik eta Isabel Mellen Rodriguez historialari, ikertzaile eta dibulgatzailea bestetik. Azken honek aktiboki parte hartu du proiektuan Irati ibaiaren […]

Josetxo Paternainek Agoizko batiburrilloa aurkeztu digu

Potasetan lana amaitzean ikertzaile ikasketak hasi zituen eta ezkeroztik Agoitzen inguruko historia arakatzen ibili da Josetxo. Ikerketa guztietatik 37 hautatu eta liburu bat editatu berri du “Batiburrillo Agoizko” izenburupean. Berak ekarri dizkigu liburuan datozen zenbait pasarte eta kuriositate eta ikerketa lanetan jarraituko duela gehitu du ere.     Josetxo Paternain Irati irratian

Pirinioetako mendialdeko historia landuko duen kongresua larunbatean Auritzen.

Pirinioa eta bere historia landuko dituen kongresua antolatu dute Nabarralde fundazioak eta Auritzeko udalak. Egitarau oparoa antolatu dute goizeko 9etatik hasi eta arratsaldeko 18ak bitarte iraunen duen kongresu honetan. Askotariko hizlari eta gaiak landuko dituzte kongresu honetan. Honen inguruan Nabarraldeko kide den Anjel Alcalde lagunarekin solastu gara gaurkoan. Informazioa eta izen ematea: NABARRALDE AURITZEKO KONGRESUA […]

Egun On, Auñamendi! Mendialdeko historiaren kongresua eta Karrape irratia

Gaurkoa Mendialdeko eta Nafarroako historiaren inguruko kongresuaren inguruan solastu gara Nabarraldeko Anjel Alcalde lagunarekin.. Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotik Leitzaldeko kronika jasotzera. Izenburua: Irailaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Neska Gazteen topaketak eta 1521aren inguruko hitzaldia

Gaur arazo zenbait direla medio bi elkarrizketa berreskuratu ditugu, finantzaketa bila dabiltzan bi proiektuena alegia. Alde batetik, Lander Garro eta espetxea eta eritasuna lantzen dituen Tipularen Sehaska Kanta dokumentala ekarri dugu. Bestetik, Nafarroako Margaritaren Heptamerona euskaratzeko proiektua jaso dugu berriz ere Josu Jimenezen eskutik. Izenburua: Uztailaren 19ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen […]

Nafarroako historiarekin jolasean

Aezkoako Bedratzi Taupadak-en baitan Aitor Pescador historialariak hitzaldi bat emanen du gaur Orbaitzetan arratsaldeko 19:30etan. Jolas bat bezala planteatu du hitzaldia, jendeak kontestuan jar dezan 1521ean gertaturikoak, bertan gertatutakoa ez baitzen ekimen puntuala bat izan hainbat ezaugarriren eta daten segida bat baizik. Honen inguruan solastu gara Aitorrekin.   Aitor Pescador Irati irratian