Euskal Herriko txokoak ikusgai Maite Ramosen margolanetan

Gaurtik hasita eta irailaren 3a bitarte Garaioako Ibarraetxean izanen ditugu Maite Ramos margolariaren artelanak ikusgai, Euskal Herriko Txokoak deritzon seriearen menpe daudenak alegia. 16 margolan izanen ditugu bertan ikusgai eta honetaz zein bere ibilbideaz solastu gara Maiterekin gaurkoan.          Maite Ramos Irati Irratian:

Egun On, Auñamendi! Aezkoako Astean behin, Gizarte zerbitzuen mankomunitateen egitasmo berriak eta Ibarraetxeako Pirinioko Soinu Bandaren errepikapena

Apirila atzean utzi dugu, inork lapurtuko baligu bezala. Gaurko saioan hemendik aurrerako hainbat dinamikaren berri eman dugu baita Aezkoako Gazte Asanbladak dinamizatzen duen Aezkoako Astean Behin jolasak 6. astean sartu dela. Jolasteko gure sare sozialetan eta gazte asanbladakoetan duzue aukera. Ondoren, errezetario eta Aeiozu elkarteen egitasmoen gainetik emandako zertzeladak izan ditugu. Bukatzeko, Pirinioko Soinu Bandako […]