Egun On, Auñamendi! Herritarrak ez gutxietsi mobilizazioa, Tarraco-Oiaso erromatar bidea eta Erronkariko konexioa

Ostirala gogotsu hasi dugu Paul Bilbao Euskalgintza Kontseiluko kidearekin batera, biharkoan mobilizazioa deitu baitute “Herritarrak ez gutxietsi, hizkuntz eskubideak denontzat!” lemapean. Ondoren, erromatar garaiera jo dugu Juan Mari Martinez Txoperenaren eskutik, bere 7 urteko Tarraco-Oiasso bidearen inguruko lana biltzen duen liburua aurkeztuko baitu Kondestable jauregian. Bukatzeko, Erronkarira jo dugu Julian Gabasekin egotera bertako azken ordua […]

Loizuko gizonaren azken datuen inguruan solasean

Zortzi hilabete eman dituzte jadanik Loizuko Gizonaren gorpuzkietan zenbait ikerketa egiten. Horretan 30 bat lagunetako ekipo anitza bat dago lanean eta horren koordinazioan dugu Bianako Printzea Institutuko Jesus Garcia Gazolaz arkeologoa. 8 hilabete hauetan badira zenbait kontu aipagarri alde batetik, gizonaren adina 21 eta 23 urte bitartekoa zela ondorioztatu dute froga desberdinek, baita proiektil bat […]

Egun On, Auñamendi! Loizuko gizona eta Karrape irratia

Gaur, duela astebete aurkeztu zituzten Loizuko Gizonaren inguruko datuen inguruan solasten ibili gara, bertan lanean dabilen Bianako Printzea institutuko Jesus Garcia arkeologoarekin. Ondoren, Leitzara jo dugu, bertatik, Karrape irratitik, Unai Zabaleta aritu zaigu bertako kronika pasatzen. Izenburua: Azaroaren 17ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Artziko indusketa lanek termetako labeak utzi ditu agerian

Aurkikuntza zirraragarriak egiten ari dira Artzin. Horretarako 15 bat lagunek sortutako ekipoak lanean jardun du aurten eta Termetako eraikina guztiz perimetratu dute. Ez hori bakarrik bertan egondako labeak azaleratu dituzte. Hau guztia azaltzeko larunbatean bisita gidatuak antolatu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak . Hau guztiaren inguruan, ohikoa den moduan, Oihane Mendizabalekin solastu gara. Bisita gidatuak euskarazko […]

Karlandiren zuloa Aditu Arkeologiarekin arakatzen

Orreagan kokatuta dago Karlandiren zuloa eta hiru urte daramatzate Aditu Arkeologia taldekoak bertan indusketak egiten. Aurkikuntza nahikotxo egin dituzte baita hauen analisia egiten lan asko egin ere. Honen inguruko lanetaz eta topatutako kontuetaz Emma Bonthorne osteo-arkeologarekin izan gara gaurkoan.   Emma Bonthorne Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Genero ikuspegidun arkeologia eta emakume pentsiodunak Naiz irratian

Saio honetan Iratiko Amonaren baitako solasaldiekin jarraitu dugu, gaurkoan genero ikuspegidun arkeologian dabilen Patxuka De Miguelekin izan gara, ildo hori eta PastWomen egitasmoa ezagutzeko. Ondoren, Naiz irratikoek Oneka emakume pentsiodunen elkarteko Ana Mezori egindako elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Martxoaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Aizpea ezagutzen: Patxuka De Miguel eta genero ikuspegidun arkeologia

Gaurkoan genero ikuspegia txertatu nahi izan dugu Aizpeako kobazuloan topatutako gorpuzkien solasaldiei dagokionean. Horretarako Maria Paz De Miguel Patxuka izan dugu eta berarekin batera ezagutu ditugu Epipaleolitiko garaiak eta PastWomen genero ikuspegidun arkeologia taldea. Pastwomen inguruko informazioa: PastWomen Patxuka De Miguel Irati irratian

“Bazirudien Nafarroako historia idatzita zegoela, baina arkeologiak aldatu egingo du uste hori”

Oihane Mendizabal Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoaren adierazpenak dira, Irati irratian egin dituenak. Irailaren 28an Artzibarren egingo duten arkeologia tailerrari buruz hizketan hasi eta arkeologian apur bat sakondu eta Nafarroako eta Euskal Herriko historiari egiten ari diren ekarpenaz mintzatu da Oihane. Aranzadi elkarteko Oihane Mendizabal entzun nahi baduzu.