Egun On, Auñamendi! Pirinioak Txistuka eta Aurkituko gaituzuenoi Amaiurren

Gaurkoa saioa Pirinioak Txistuka egitasmoa ezagutzen hasi dugu Euskal Herriko Txistularien elkarteko kidean den Arkaitz Ibarraren laguntzarekin. Ondoren, Amaiurren izanen den Aurkituko Gaituzuenoi obra ezagutzera joan gara Jon Maia zuzendariaren eskutik. Izenburua: Abuztuaren 1eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Etorkizunera begirako oroimen ekitaldia izanen da Aurkituko Gaituzuenoi

Amaiurko batailaren urteurrena aintzat hartuta hasi ziren emankizun hau prestatzen. Jon Maia artista handiari egokitu zitzaion emankizun hau egitearen erronka eta ardura. Iraganera begira egon ordez, etorkizunean izanen diren arkeologoei zer nolako herria garen erakutsi nahi duen emankizuna da eta bere zuzendaria den Jon Maiarekin izan gara gaurkoan honen inguruan solasean. Emanaldirako sarrerak oraindik salgai […]