Egun On, Auñamendi! Uskararen eleak, Energia gara eta Eseki

Gaur Burgin izanen den liburu aurkezpena dela eta berreskuratu dugu Josune Aznarezekin egindako solasaldia, Uskararen eleak liburuaren ingurukoa.Ondoren, larunbateko hitzaldian izan ziren Som Energia Gara eta Eseki-ko Txetxu eta Jonen hitzartzeak ekarri ditugu. Izenburua: Abuztuaren 26ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Uskararen Eleak liburua aurkeztu digu Josune Aznarezek

Erronkariko Uskara aztertzen duen liburua argitaratu berri du Josune Aznarezek. 2003an hasi zen lan bat egiten unibertsitatean eta hari horretatik tiraka 502 hitz irizpide hartuta sortu du Uskararen Eleak lana. Berarekin batera lan honek barnebiltzen duen historia eta pasarteak gogora ekarri ditugu. Josune Irati irratian