Egun On, Auñamendi! Uskararen eleak, Energia gara eta Eseki

Gaur Burgin izanen den liburu aurkezpena dela eta berreskuratu dugu Josune Aznarezekin egindako solasaldia, Uskararen eleak liburuaren ingurukoa.Ondoren, larunbateko hitzaldian izan ziren Som Energia Gara eta Eseki-ko Txetxu eta Jonen hitzartzeak ekarri ditugu. Izenburua: Abuztuaren 26ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Garraldako Energia efizientzia eta parte-hartzearen inguruko hitzaldia

Saio honetan Aralar irratira jo dugu. Bertan Ibon eta Sugoi izan ditugu Larraun -Lekunberriko berriak pasatzen. Beren azken astea izanen denez agurtu egin ditugu eta etorkizunean berriz ere gurean espero ditugula aipatu diegu. Bukatzeko, energia efizientzia eta herritarren parte-hartzeaz aritutako larunbateko hitzaldiaren bi ahots ekarri ditugu, Martin Ibarra eta Oihana Lorearenak, Trantsizio Energetikorako zuzendaria lehena […]

Egun on, Auñamendi! Carlos Orozek Energiari buruzko jardunaldiari buruz eta Itoitzen inguruko herrien egoerari buruz hitz egin digu eta ondoren Irkus Roblesek Inauteriei buruz hitz egin digu.

Gaurko saio hasieran Carlos Orozek Energiari buruzko jardunaldiari buruz, energia berriak tarteko, eta Itoitzen inguruko herrien egoerari buruz hitz egin digu. Ondoren, Irkus Roblesek Inauterien historia, jatorria eta egoerari buruz hitz egin digu. Izenburua: Otsailaren 26ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Energia, Karrape irratia eta 2020rako osasun gomendioak.

Gaurko saioa David Gordejuela Cederna-Garalurreko lagunarekin hasi dugu, energia auto-kontsumoaren inguruan solasten. Ondoren, Leitzara egin dugu salto, Karrape irratira zehazki, Unai Zabaletak bere kronika pasa zezan. Bukatzeko, Jose Ignacio Ubau izan dugu, osasun arloa landu ohi dugu berarekin eta oraingoan 2020rako hainbat gomendio eta idei eman dizkigu. Izenburua: Otsailaren 19ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu […]