Euskaldunen hizkuntz eskubideak defendatzeko deia

Hori da gaurkoan Euskalgintzaren Kontseiluko kidea den Paul Bilbaok egindakoa. Bihar manifestazioa deitu dute euskaldunon eskubideak berma daitezen exijitzeko Euskaraz Bizitzearen alde batuz, eskubide murrizketarik ez! lemapean. Arrazoiak soberan direla argudiatu digu Paulek gaur egindako elkarrizketan.   Paul Bilbao Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Euskara planak enpresetan eta Elhuyar fundazioko Covid gakoak

Gaurko saioa Aralar irratia bisitatzen hasi gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Ondoren, Hala Bediko lagunek Paul Bilbao Kontseiluko idazkariari lan mundua euskalduntzeko planen inguruan eginiko elkarrizketa ekarri dugu Bukatzeko, Elhuyar fundaziotik Covid 19aren gakoekin jarraituz isolamenduaren inguruan aritu zaizkigu. Izenburua: Azaroaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko