Hizkuntz eskubideen aldeko aldarria kalera

Azken gertakari eta erabakiek euskararen kontrakoak izanik, zenbait eragilek deia luzatu dute biharkoan mobilizatzera “Herritarrak ez gutxietsi!” lemapean. Honen bultzatzaile litzateke Euskalgintzaren Kontseilua eta honen idazkari nagusia den Paul Bilbaorekin izan gara gaurkoan.   Paul Bilbao Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Herritarrak ez gutxietsi mobilizazioa, Tarraco-Oiaso erromatar bidea eta Erronkariko konexioa

Ostirala gogotsu hasi dugu Paul Bilbao Euskalgintza Kontseiluko kidearekin batera, biharkoan mobilizazioa deitu baitute “Herritarrak ez gutxietsi, hizkuntz eskubideak denontzat!” lemapean. Ondoren, erromatar garaiera jo dugu Juan Mari Martinez Txoperenaren eskutik, bere 7 urteko Tarraco-Oiasso bidearen inguruko lana biltzen duen liburua aurkeztuko baitu Kondestable jauregian. Bukatzeko, Erronkarira jo dugu Julian Gabasekin egotera bertako azken ordua […]

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburtegiko gabonak eta inmertsio linguistikoa Naiz irratian

Saioa Auzperriko liburutegian hasi dugu Mari Mar Agosen laguntzaz. Berak azaldu dizkigu gabonetarako dakarzkigun berritasunak. Ondoren, Naiz irratiko lagunek Paul Bilbao Kontseiluko kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera, EAEn inmertsio linguistikoa ezartzeko akordioaren inguruan solasten dena. Izenburua: Abenduaren 23ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Maria Txibiteri gutuna, Genero indarkeriaren inguruko protokoloa eta Euskalgintza Kontseiluaren manifestazioa

Gaurko saioa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan euskararekiko duen jarrera salatuz Maria Txibite Nabaskoizeri bidali dio gutuna. Ondoren, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakaria den Nekane Nuño izan dugu atzokoan aurkeztu zen genero indarkeriaren inguruko protokoloa aurkezten. Bukatzeko, Euskalgintzaren Kontseiluko kide den Paul Bilbao izan dugu biharko mobilizazioaren inguruan solasten. Izenburua: Uztailaren 1eko saioa […]

Euskaldunen hizkuntz eskubideak defendatzeko deia

Hori da gaurkoan Euskalgintzaren Kontseiluko kidea den Paul Bilbaok egindakoa. Bihar manifestazioa deitu dute euskaldunon eskubideak berma daitezen exijitzeko Euskaraz Bizitzearen alde batuz, eskubide murrizketarik ez! lemapean. Arrazoiak soberan direla argudiatu digu Paulek gaur egindako elkarrizketan.   Paul Bilbao Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Euskara planak enpresetan eta Elhuyar fundazioko Covid gakoak

Gaurko saioa Aralar irratia bisitatzen hasi gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Ondoren, Hala Bediko lagunek Paul Bilbao Kontseiluko idazkariari lan mundua euskalduntzeko planen inguruan eginiko elkarrizketa ekarri dugu Bukatzeko, Elhuyar fundaziotik Covid 19aren gakoekin jarraituz isolamenduaren inguruan aritu zaizkigu. Izenburua: Azaroaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko