Zerbitzu publikoen defentsan aterako dira administrazioko langileak grebara

Azken urteetako egoeraren okertzeaz jabetuta eta azken aldian Sindicato Medico-k Nafar Gobernuarekin izaten ari dituen negoziazioak ikusita Nafarroako Administrazioko gehiengo sindikalak grebara deitu du biharko (Otsailaren 15a). Helburu garbia dute deitzaileek, interes ezkutuen aurrean zerbitzu publikoak defendatzea da eta horretarako aterako dira kalera. Honen inguruan, LAB sindikatuko Nafarroako idazkari nagusia den Imanol Karrera izan dugu […]

Egun On, Auñamendi! Otsoak sortaraziko arazoak abeltzaintzan eta Rider Legea Naiz irratian

Saio honetan Otsoaren erasoek abeltzaintzan suerta dezaketen arazoez mintzatu gara EHNEko kidea den Fermin Gorraizekin. Ondoren, Naiz irratiko lagunek LAB sindikatuko Berta Garciari eginiko elkarrizketa ekarri dugu, Rider legearen nondik norakoak ezagutzeko. Izenburua: Abuztuaren 23ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Iruñerriko Haur Eskolak borrokan eta Erronkariko konexioa

Gaurko saioa Iruñerrian izaten ari den mobilizazio baten berri edukitzen hasi dugu. Haur Eskolen euskarazko eskaintzarne inguruko greba deialdia egin dute CCOO eta LABek. LABeko liberatua eta hezitzailea den Saioarekin izan gara hau lantzeko. Ondoren, Erronkarira joan gara Julian Gabasekin egotera. Izenburua: Otsailaren 12ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko