Egunon Auñamendi! Neguaren atarian, medikuaren bisita

Negua dator eta ez aspertzeko aholkuak jaso ditugu Jose Ignacio Ubau medikuaren eskutik. Ardurak, kezkak eta bestelako burukominak hartu ditu hizpide Aribeko auzokideak. Karrape irratitik Unai Zabaleta esatariak Leitza aldera gonbidatu gaitu, hango agendaren berri eta batez ere kintoen egunean izaten den giroa gozatzeko Izenburua: Abenduaren 11ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Hartu denbora ariketa fisikoa egiteko, bestela gaisorik egoteko hartu beharko duzu denbora gehiago

Oporretatik bueltan etorri da gaur irratira Jose Ignacio Ubau gure medikua; balnearioak eta atseden etxeak izan ditu hizpide hasieran. Kirol apur bat, edo ariketa fisikoak bederen egitearen garrantziaz mintzatu da gero. Stressa gainditu, osasuntsu eta zoriontsuago bizitzeko zenbait aholku luzatu dizkigu Ubauk. Osasuntsu bizitzeko aholkuak Irati irratian