Egun On, Auñamendi! Jose Angel Irigarayren azken lana eta Urmuga jaialdia

Gaurko saioa Jose Angel Irigarayrekin hasi dugu, poesia liburu berria argitaratu berri baitu, Isiltasunaz Hunatago goiburua duena. Ondoren  Miguel Zeberiorekin hizketan hasi gara, bera baita Urmuga ekimenaren garatzaileetako bat. Bukatzeko aspaldiko partez agendaren errepasoa egiten amaitu dugu. Izenburua: Uztailaren 27ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioak musikatuko dituen urmuga

Kultura eta natura batuko dituen ekimena abian da. Euskal Herria mendebaldetik ekialdera gurutzatuko duen ekimen ibiltari bat. Urmuga deitu diote egitasmo honi. Gure zonaldean hainbat ekimen aurrera aterako dituzte, Orhin, Jaurrieta inguruetan eta Hiru Erregeen Mahaian. Hau guztiaz solastu gara Miguel Zeberio lagunarekin, antolatzen dabilen kidea eta berak maisuki azaldu digu zertan datzan ekimen berri […]