Ukerdi film festival asteburu honetan Izaban

6 urte daramatzate Zinema eta Mendia uztartzen Izaban. Lan handia egiten duten mendiarekin zerikusia dituzten filmak ekartzen eta egitarau oparoa prestatzen. Aurtengoa ez da nolanahikoa eta nazioarteko ospea lortu duten lanak ere ikusgai izanen dira bertan. Hori arratsaldez, baina goizetan Nive gidariak hainbat ateraldi antolatu dituzte mendizaletasunari bide emateko. Hau guztiaz bertako kidea den Patriciarekin […]

Egun On, Auñamendi! Urmuga jaialdia eta Erronkariko konexioa

Saioa Urmuga jaialdia ezagutzen hasi gara Miguel Zeberio lagunaren eskutik. Bukatzeko, Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Uztailaren 9ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Mendia eta musika bat eginik Urmugan

Uztailaren 13an hasi eta 31a arte mendebaldetik ekialdera zeharkatuko du Euskal Herria Urmuga jaialdia. Mendia eta Musika bateratu nahi dituen jaialdi ibiltaria dugu eta gurean zenbait egunetan izanen dugu. Iaz egin bezala aurten Miguel Zeberiorekin egoteko parada hartu dugu aurtengo edizioa errepasatzeko asmoz. Informazioa eta sarrerak Urmuga webgunean     Miguel Zeberio Irati irratian

Aritz Ganboa artzaina Sakanatik Piriniora korrika gazta batekin

Urriaren 26an aterako da korrika Arruatzutik, bere herritik. 170 km eginen ditu eskualdez eskualde, mendirik mendi. Urriaren 27 goizean Erroibarretik, Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkarin zehar Izabara heltzea du helburu. Irati irratian mintzatu gara Ariz Ganboa artzain eta korrikalariarekin.