Egun On, Auñamendi! Aste hasierako abisuak eta Martinez Saura sendiaren zerrenda

Gaur, aste hasiera zenez hainbat jakinarazpen eman ditugu, liburutegikoak, Astean Behin jolasekoak eta euskaltegikoak kasu. Bukatzeko, Saura Martinez sendiak egindako zerrenda berreskuratu dugu eguna alai zezaten. Izenburua: Ekainaren 1eko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! ETB1 eta euskara eta Jon Gurtubairen zerrenda

Gaurkoa Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin hasi gara. Gaurkoan ETB1en boikota euskarari titulutzat duen iritzi artikulua ekarri digu gure lagunak. Ondoren, Pirinioko Soinu Bandan jarritako Jon Gurtubairen zerrenda berreskuratu dugu eta gozatu ere. Izenburua: Maiatzaren 28ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Karrape irratia eta Lorentxoinako zerrenda

Hasi bezain pronto Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletarekin egotera. Bukatzeko, gazte bikainak egiten duten txokoa bisitatu dugu Lorentxoina, beren zerrenda berreskuratu baitugu. Izenburua: Maiatzaren 20ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Aribeko Hotelaren zerrenda

Saio hasieran Aralar irratira jo dugu Martin Juanenarekin egotera. Bukatzeko, Italiarekin berriz konektatu dugu Aribeko Hotelak Pirinioko Soinu Bandarako eginiko zerrenda gogora ekarriz. Izenburua: Maiatzaren 19ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Abisuak eta Garraldako Negukoen zerrenda

Saio honetan aste hasieran jasotako hainbat abisu eta kontu aipatu ditugu (Haur eskola, Aezkoako astean behin,Erroibarko udalaren abisua,Pirinioko Taupadak). Bukatzeko, Garraldako Negukoek eginiko Pirinioko Soinu Banda ekarri dugu gogora. Izenburua: Maiatzaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Asteko errepasoa eta Carlos Arcelusen zerrenda

Saio honetan astean zehar landutako kontuen errepasoa egin dugu eta hainbat hitzordu bergogoratu. Bukatzeko, esanguratsua eta komentatua izan zen Carlos Arcelusen Pirinioko Soinu Banda ekarri dugu gogora. Izenburua: Maiatzaren 15eko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioko Soinu Banda , 31.atala: Bizkarretako Helene

Atzokoan aita gaurkoan alaba. Helene izan dugu Bizkarretatik bere eskari zerrendarekin. Skabidean eta Khalid gustoko dituela nabaria izan da eta ze gustora entzun ditugun euren abestiak. Abestiak: Skabidean-Ilusioen deiadarra The Subsistak eta Agromondarrak- Kaleko erregina Saturday nights- Khalid Nire gorputza-Skabidean Makilakixkil-Skabidean L Location-Khalid Magic!-Rude Rise up-Andra Day Iraganeko-Skakeitan Holiday- Green Day Heleneren zerrenda Irati irratian