Osasuna Magnaren salbazioaren ostean Josu Mendiverekin izan gara Areto Futbolaz solasean

Bigarren denboraldia izan du Josu Mendivek Areto Futboleko lehen liga Nazionalean Osasuna Magna taldearen baitan. Talde bezala denboraldia bikain hasi izan bazuten ere, lesioek jarraikortasuna puskatu eta taldea baldintzatu izan dute eta horrek behartu dituzte azken partiduan salbazioa jokatzera. Berarekin izan gara gaurkoan denboraldiaz hausnartzen, maila pertsonalean nolatan bizi izan duen aurtengo denboraldia eta presioa […]

Bizkarretako txapeldun handiarekin solasaldia

Txapela jantzita eta oporretatik itzulita Bizkarretako aurrelaria den Unai Lasorekin izan gara gaurkoan. Urtebete pasa da afizionatutan ari zela jolasten eta jada lehen mailako eskuz banakako txapela jantzi du, profesionaletan dauden final guztiak jokatuta gainera. Urte oparoa izan da berarentzat, lan izugarria egin du honaino iristeko eta bide zail honetan bere ondoan izandakoak eduki ditu […]

Egun On, Auñamendi! Xorroxin irratira bisita eta Unai Laso pilotariarekin solasaldia

Ikasturte honetan azkenengo aldiz joan gara Xorroxin irratira Julen Zelaietaren ahotsetik bertako azken berriak jasotzera. Ondoren, Bizkarretako txapeldun handia izan dugu irratiko uhinetan, Unai Laso alegia, berarekin errepasatu ditugu eskuz banakako txapelketa eta herrian egindako omenaldia. Izenburua: Ekainaren 20ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Txistuarengana gerturatzeko Tx 8.0 ekimena

Ez da Txantrearen bertsio berritua, baizik txistuaren mundura gerturatzeko ekimen bat. Herriz herri jardungo dira Nafarroako Txistularien elkartetik sortutako ekimen honekin, gazteenei instrumentu hau gerturatzeko asmoz. Hurrengo geltokia Bizkarretan izanen dute larunbat honetan eta honen inguruan solastu gara Javier Irigoien antolatzailearekin. Larunbat goizean tailer bat egonen da 6 urtetik gorako haurrei eskainia, horretarako izena eman […]

Pirinioko Soinu Banda , 31.atala: Bizkarretako Helene

Atzokoan aita gaurkoan alaba. Helene izan dugu Bizkarretatik bere eskari zerrendarekin. Skabidean eta Khalid gustoko dituela nabaria izan da eta ze gustora entzun ditugun euren abestiak. Abestiak: Skabidean-Ilusioen deiadarra The Subsistak eta Agromondarrak- Kaleko erregina Saturday nights- Khalid Nire gorputza-Skabidean Makilakixkil-Skabidean L Location-Khalid Magic!-Rude Rise up-Andra Day Iraganeko-Skakeitan Holiday- Green Day Heleneren zerrenda Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Pirinioko Soinu Banda 31. atala eta Karrape irratia

Saio honetan asteazkenero legez Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren kronika jasotzera Tartean Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, gaurkoan Bizkarretako Helenek luzatu dizkigu bere eskariak. Izenburua: Maiatzaren 13ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioko Soinu Banda, 30.atala: Bizkarretako Pepon

Gaurkoan Errotaberri mende hasierako gauak bergogoratzera joan gara Bizkarretako Peponen laguntzarekin, bera egin baitu gaurko eskari zerrenda. Denetarik topatu dugu bertan eta ederki gozatu dugu ere, ezta? Abestiak: Peret eta Fermin muguruza- Voy, voy Billie Stewart-Summertime Tonino Carotone-Me cago en el amor Elefteria Arvenitaki-Dinata,dinata Karidadeko Benta-San quirico Ry Cooder- Borgeois Blues Potato- La clase obrera […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Pirinioko Soinu banda 30. saioa

Gaurkoan asteartero legez Aralar irratia bisitatzen hasi dugu saioa. Bertatik Martin Juanena aritu zaigu kronika pasatzen. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, gaurkoan Bizkarretako Peponek luzatu dizkigu bere eskariak. Izenburua: Maiatzaren 12ko saioa Iraupena: 2:00 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko