Pirinioko Mahaiak uztailaren 3ko deialdia mantendu eginen du Toki Administrazio eta Despopulazio zuzendari nagusiarekin bildu eta gero

Astelehenean Leire Remiro Esnoz Erroibarko alkatea izan genuen kontua behar bezala azaltzen, berak esan zigun ostegunean bilkura izanen zutela. Hala izan zen, atzokoan bildu ziren Pirinioko Mahaia eta Toki Administrazio eta Despopulazio zuzendari nagusia den Jesus Mari Rodriguez. Hori aitzaki hartuta gaur azken bilera honen inguruan Karlos Bueno Reka Aezkoako Batzarreko lehendakaria izan dugu gurean. […]

Pirinioko Mahaiak Pirinioko planaren egoera larriaz ohartarazi du prentsa ohar baten bidez

Pasa den ostiralean kaleratutako prentsa oharrean Pirinioko Mahaiak Pirinioko planaren garapenean suertatutako azken erabakien berri eman eta plana beraren egoeraren inguruan bere kezka plazaratu zuen. Izan ere, Pirinioko plana hasieratik laguntzen zituzten bi langile kargugabetu zituen Toki Administrazioa eta Despopulazioa zuzendaritza nagusiak inolako kontrasterik egin gabe. Nabaria zen hala ere, azken garaietan plana bera garatzeko […]

Larunbatean burutuko da AHTaren aurkako eguna Iruñean

AHT-a makroproiektuarekin aurrera darraite, azkenaldian lizitaziora atera dute Tafalla-Barasoain arteko lanak. 2015ean amaitua egon beharko zen azpiegitura honek urte luzez luzatu eta garestitu egin da, ohiko trenbide sarea kaltetuz baita natura eta inguruko pertsonan bizi-baldintzak. Honi aurre egiteko AHT gelditu plataformak hainbat ekinbide eraman ditu aurrera, horien artean AHTaren aurkako egunak antolatzen aritu da. Aurten […]

Mabel Cañada (Pirinioko Mahaiaren lehendakaria): “Pirinioarekin hartutako konpromisoa gogoratu dezaten egin genion deia Nafar Parlamentuari”

Ostiralean helarazi zuten prentsa oharra Pirinioko mahaiak. Nafar Parlamentuari eskakizun berezia egiten zioten, Pirinioaren eta oro har despopulazio arriskuan dauden eremuekiko neurri bereziak mantendu ditzan. Hau aitzakitzat hartuta, Pirinioko Mahaiko lehendakaria den Mabel Cañadarekin izan gara honen inguruan solasean.   Mabel Cañada Irati Irratian:  

Osasuna, frankismoa, errepresioa eta bizipenak barnebiltzen dituen liburua aurkeztuko dute Agoitzen.

Liburu berezia da Mikel Huartek idatzitakoa eta Txalaparta argitaletxeak argitaratutakoa. Osasuna ardatz bere historian murgiltzen gaitu bertan historian zehar suertatutako zenbait bizipen azalduz. Osasuna, errepresioa, politika eta bizipenak biltzen dituen lana aurkeztuko du larunbatean Mikel Huartek eta berarekin solasteko aukera ez dugu galdu.     Mikel Huarte Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Karrape irratia eta azken gertakariak

Gaur Sare Herritarrako Mikel Mundiñanorekin izan gara azken gertakarien inguruko iritzia eman zezan. Gertakari hauen barnean azken atxiloketak, tontorren erronka eta urriaren 24 mobilizazioa liratezke. Ondoren, Karrape irratira egin dugu bisita Unai Zabaletaren ahotsatik leitzaldeko kronika jasotzeko. Izenburua: Urriaren 7ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko