Gazteriaren behar eta proposamenak ezagutu eta lankidetza sustatzeko parte hartze prozesua jarriko da martxan Erroibarren

Auritzen egin bezala orain Erroibarrek ere martxan jarriko du gazteriarekin egin beharreko parte-hartze prozesua. Euren beharrak eta proposamenak ezagutu, elkartu eta etorkizunean elkarlana sustatu luke helburu prozesu honek. Prozesua bere Erroibarko udaletik irtendako ideia da eta Artelanek dinamizatuko du. Diagnostiko bat egin ostean planteamendua pentsatu eta lanari ekinen diote. Lehendabiziko ekinaldia ostegun honetan izanen da […]

Berdintasun politikak eta zaintza sistema berri baten defentsa Martxoaren 8aren aldarrikapen

Gaur ezinbestean Martxoaren 8a izanik, emakumeen eguna izan dugu hizpide. Gaurko saioan Erroibarko udalean Haize Moreako zinegotzi eta Laurentxi zein Pirimakume emakume sareko kidea den Leire Remiro Esnoz izan dugu honen inguruan solasean. Aprobetxatu dugu duela bi aste helarazi zuten prentsa oharraz solasteko, berdintasun politiken eta berdintasun teknikari baten beharraz mintzo ziren prentsa ohar horretan. […]