Atzoko atxiloketek iraganean iltzatu nahi gaituzte

Gaurkoan Sare Herritarrako kidea den Mikel Mundiñano Zato izan dugu gurean azken atxiloketen eta baita erantzun ekimenen balorazioa egin zezan. Berak aipatu digu atxiloketak iraganean iltzatu nahi dutela euskal gizartea, behin baino gehiagotan adierazi duen arren etorkizunera begiratu nahi duela. Bestetik, asteburuko mobilizazioen indarra nabarmendu du, tontorretara ezin joaterik bazen ere plaza ugari bete ziren […]

Izan presoak etxera ekartzeko bidea

Osasun krisia dela eta pertsona guztien egoerak zaildu dituen garaiak bizi izan ditugu. Halere, kartzeletan are makurragoak izan dira garaiak, hiru hilabete bisitarik eduki gabe, isolatuago ibili dira, eraso zenbait gertatu izan dira. Honi buelta emateko Sare Herritarrak Izan Bidea dinamika jarri du abian, honen barnean biharko(Ekainak 20) mobilizazioa deitu duelarik Iruñean. Hau guztiaz solasteko […]

Atera bidera, ORAIN PRESOAK!

Larunbatean beste behin presoen eskubideen aldeko zita berriak ditugu, Sarek deituta. Horretaz solasteko Sare dinamikako kidea den Inaxio Oiartzabal izan dugu gurean. Aktibazioa medio, euskal gizarteak irtenbidera eraman behar izanen ditu bai Paris eta baita Madrileko gobernuak ere. Bi zitak hauexek dira: Baiona-15:00 Laugan Bilbon-17:00 La Casillan Inaxio Oiartzabal Irati irratian