Atzoko atxiloketek iraganean iltzatu nahi gaituzte

Gaurkoan Sare Herritarrako kidea den Mikel Mundiñano Zato izan dugu gurean azken atxiloketen eta baita erantzun ekimenen balorazioa egin zezan. Berak aipatu digu atxiloketak iraganean iltzatu nahi dutela euskal gizartea, behin baino gehiagotan adierazi duen arren etorkizunera begiratu nahi duela. Bestetik, asteburuko mobilizazioen indarra nabarmendu du, tontorretara ezin joaterik bazen ere plaza ugari bete ziren […]

Preso, iheslari eta deportatuaren eskubideen defentsan jendearen aktibazioa sustatzeko 650 mendi igoko ditugu

Urriaren 3 izanen da 650 tontor horiek igoko duten eguna, Sare Herritarrak eginiko deialdiari erantzuna. Izan Bidea dinamikaren baitako beste mugarri bat izanen da. Maiatzean hasi ziren Ibiltarien Sarea sortzen eta egikaritzen. Momentu honetan 2800 erabiltzaile inguru eta 52 erakunde parte hartzen dute sortutako sare horretan. Hau guztiaz eta urriaren 3ko dinamikaz Inaxio Oiartzabal Sare […]

Izan presoak etxera ekartzeko bidea

Osasun krisia dela eta pertsona guztien egoerak zaildu dituen garaiak bizi izan ditugu. Halere, kartzeletan are makurragoak izan dira garaiak, hiru hilabete bisitarik eduki gabe, isolatuago ibili dira, eraso zenbait gertatu izan dira. Honi buelta emateko Sare Herritarrak Izan Bidea dinamika jarri du abian, honen barnean biharko(Ekainak 20) mobilizazioa deitu duelarik Iruñean. Hau guztiaz solasteko […]

Egun On, Auñamendi! Julian Gabasen itzulera, Izan bidea dinamika eta GALeko biktimekin solasaldia

Gaurko saioa lagun zahar bat bisitatzen hasi dugu, Erronkariko Juan Pito bentara joan baikara Julian Gabasekin egotera. Ondoren, Nafarroako Sare Herritarrako bozeramaile den Mikel Mundiñano Zato izan dugu Izan Bidea dinamika eta mobilizazioa aurkezten. Bukatzeko, Naiz irratiak GAL taldeko bi biktima diren Ane Muguruza eta Nagore Otegirekin izandako elkarrizketa ekarri dugu, CIAren paperak direla eta. […]