Burgi eta Mauleren arteko harremanak sendotuko ditu larunbateko senidetzeak

Ainariak direla edota mugakide diren eremuak izanik historian zehar harreman estua izan dute Maulek eta Erronkariko ibaxa. Harreman hori sendotzeko eta elkarlana sustatzeko Maulek senidetze ekimena jarri zuen abian eta larunbat honetan izenpetu eginen da senidetze ofiziala festa baten bueltan. Honetaz solasteko Burgiko zinegotzia den Ainhoa Elizalde izan dugu gurean.  

Egun On, Auñamendi! Amaiurraldia, Erronkari-Maule senidetzea eta Erronkariko konexioa

Ostiral honetan igandeko Amaiurraldia bergogoratzeko Nafarroa Berriz Altxako Joseba Compains lagunarekin izandako elkarrizketa ekarri dugu. Ondoren, Burgi/Erronkari Ibaxa-Maule senidetzeaz solastu gara Burgiko zinegotzia den Ainhoa Elizalderekin. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara bertako azken ordua pasa zezan. Izenburua: Ekainaren 3ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu