Gazteriarekin eginiko lanketaren jarraipena martxan jarriko du Erroibarrek

Iaz hasitako bidetik jarraituko dute aurten Erroibarren. Auritzeko udalak abiatutako prozesuaren arrakasta ikusita Erroibarko udalak ere gazteekin lan egiteko hautua egin zuen eta Artelan kontsultoriarekin batera hasi ziren korrika prozesua gauzatzen. Hilabete zenbait eman zituzten ibarreko gazteekin lanean, udala eta gazteen arteko zubiak eraiki nahiean eta baita hauen beharrak ezagutzen ere. Prozesua bera garaipentzat har zitekeen baina ikusita 25 gazte batu zirela are haundiagoa irudikatzen zuten garaipen hori. Halere, ondorioetan argiki geratu zen moduan elkarlan hau eta zenbait kontu garatu gabe geratu ziren eta horri erantzutera dator ostirala honetan aurkeztuko den II. prozesu parte-hartzailea. Honen inguruan solastu gara Erroibarko alkatea den Leire Remiro Esnozekin , Artelan kontsultoriako Unai Irigarai Osesekin eta prozesuan parte-hartu zuen Naia Sanchez Carballo gaztearekin.

  

Leire Remiro Esnoz, Naia Sanchez Carballo eta Unai Irigarai Oses Irati Irratian

Iruzkindu