Garaitzeko Asik, Lakorrik, Elutsederrek eta Gure Aizpeak uda osorako aisialdi eta kirol eskaintza plazaratu du egunotan. Eskaintzaren barnean mota askotako eskaintzak topa ditzazkegu, argazkilaritza eta harri-zizelkatzetik hasita, martxa-nordikoa eta taichi edota indar gimnasia. Lan itzela egin dute ikasturtean zehar hainbat eskaintza burutzeko eta udan mantendu eta koordinatzea lehenetsi dute. Horretarako sortu zuten Kultura, Kirola eta Aisialdia kudeatzeko bulegoa.
Kirol eskaintzari dagokionez, Moogie Gym baten laguntza izanen dute, hau da, gimnasio fisiko duin bat ez dagoen bitartean gimnasio mugikor bat eskuratu du Aritz Carballo kirol eskaintzaren emale eta kudeatzailea. Esfortzu handia egin du hori bera eskuratzeko eta aukera politak dakarzkigu zonaldera.
Eskaintza eta Moogie Gyma aitzakitzat hartuta Aritz Carballorekin egoteko parada hartu dugu. Berak azaldu digu zer topatuko dugun eskaintzaren barnean.
Informazio gehiago eta izen emateak: aunamendideportivo@gmail.com / 623 289 063
Aritz Carballo Irati Irratian

Antolatzaileek zabaldutako PDFa:
UDA-VERANO-2025