Dena prest Irunberrin XX.Raidarako!

Otsailaren 28an izanen dute topagunea Raidean lehiatuko diren 16 taldeek. Sare sozialetan talde guztien aurkezpenak ikusi ahal izan ditugu Raidak hala ahalbidetu duelako. Raida 9tan hasiko da lehiakideen etorrerarekin baina berez 10etan izanen du hasiera ordua. Gaur honetaz solasten Leire Zunzarren eta Urtzi Zulaika lagunak izan ditugu. Raidean lortutako etekin ekonomikoa Navarra De Colores egitasmora […]

Atletismo federazioak eta kirolariak aurrez-aurre America 66 militar bataioiak antolatutako frogaren harira

Igarotako astean eman zen aditzera 300 kirolarik egindako salaketa. Atletismo federazioak aurtengo Nafarroako Navartrail Koparen baitan Aizoainen errotutako America 66 bataioiak antolatzen duen San Cristobal Xtrem froga kokatu baitu. Honek hainbat kirolarien haserrea ekarri du tartean gurean izan dugun Imanol Kañamares bera. Imanolek ederki asko azaldu digu nola izan den aferaren nondik norakoak. Jada 600 […]

XX. Raida antolatu dute Lumbier IIP institutuko ikasleek otsailaren 28rako

Nafarroako institutu desberdinetako ikasle taldeek hartuko dute parte otsailaren 28an Irunberrin antolatu duten XX. Raid-ean. Antolaketan Irunberriko Lumbier IIP institutuko ikasleak daude buru-belarri urtero lez eta aurtengo edizioan jada 5 lagunetako 16 talde izanen dituzte lehian. Korrika, Arrauna, Bizikleta, Orientazioa,… izanen dituzte froga moduan baita egunean bertan jakinaraziko dituzten froga berriak ere. Honen inguruan bertan […]

Giro eta sasoi onean burutu zen Sansilbestre lasterketa Abaurrepean

Aezkoa Kirol Elkarteak urtero antolatu izan ohi du urteko azken egunean Sansilbestre lasterketa. Aurtengo edizioa Abaurrepean egitea egokitu zitzaion eta 3 ibilbide desberdinetan aritu ziren korrikalariak lasterka. Haurrek eta helduek Abaurrepea eta inguruetatik ibili ziren, batzuk mozorrotuta eta oro har giro onean. Parte-hartzeari dagokionez helduen artean 75 lagun egin zuten korrika zeinetatik 23 izan ziren […]

Ibararte Volley Taldeak denboraldi berri bati ekingo dio

2005ean sortu zen emakumezkoen Volley taldea Esteribarren eta urtez urte gorpuzten joan da, gazteei kirol aukera berri bat eskaintzen. Erro eta Esteribarko lagunek batez ere elikatzan dituzte volley taldeak. Talde ugari eta harrobi sendoa dute aurrera jarraitzeko eta orain Euskal Ligan lehiatzera heldu dira urriaren 21ean Lekeition hasiko duten denboraldian. Ibararte taldea areto futbolagatik ezaguna […]

Txirrikiharri ekimenak kirolaz beteko du Luzaide asteburu honetan

Luzaideko hainbat enpresa elkarlanean sortutako ekimena dugu Txirrikiharri, Luzaideko udaletxearen laguntzarekin. Txirrindula, Kirola eta Harriak batzearn ideiatik sortutako kirol ekimena da eta kirol desberdinetaz gozatzeko aukera emanen digute. Menditik ibili, txirrindula edota arroila jeitsiera dastatzeko aukera emanen digu larunbata eta igandean antolatutako ekintzetan. Honen inguruan Mugarki enpresako eta Txirrikiharri ekimeneko antolatzailea den Arantxa Blancorekin solastu […]

Izabako inguruak konkistatu nahiean ibili dira 600 korrikalarik Camille Extreme frogan

Asteburu intentsoa bizitu izan da Izaba aldean ADI-IKE-k antolatutako froga desberdinen ondorioz. Ostiralean gosea irekitzeko Ardibidepikua Bertikala froga abiatu zuten arratsaldeko 18:30tan. Izabatik irten eta Ardibidepikua mendira hartu zuten froga honen parte-hartzaileek. Ekimen ugari izan dira asteburuan zehar kirolari lotuta, korrikalariaren feria, proiekzioak, musika, artisau feria,… eta horrek eman zion bide igandeari. 600 lagun zuten […]

Union Tutera proiektua abian da

Futbola eta kirola lanabes gizarte eredu euskaldunago, integratzaile, ez sexista, ez homofobo eta ez arrazista bat helburua lortzeko jaio den proiektua da. Erriberan hausnarketa sakon baten ostean sortutako eta garatutako ideia da Union Tutera eta honen inguruan solasean bertako partaide den Libe Jusue izan dugu gurean. Proiektua aurrera ateratzeko laguntza ekonomikoa behar dute eta horretarako […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Union Tutera eta Covid gakoak

Gaurkoa Aralar irratia bisitatzen hasi dugu, bertako esataria den Jokinen ahotik kronika jasotzera. Ondoren, Libe Jusue izan dugu Union Tutera proeiktua aurkezten. Bukatzeko, Elhuyar fundazioko covid gakoak berreskuratu ditugu, hazkunde esponentzialaren gaia jorratzen zuena alegia. Izenburua: Uztailaren 13ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Aezkoa Kirol Elkartearen galdetegia

Aste honetan Euskalerria irratira jo dugu salto batean Haritz Pascualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Ondoren, Xorroxin irratia bisitatzen jarraitu dugu, zeina bertatik Julen Zelaietak bertako kronika pasa digun. Bukatzeko, Aezkoa Kirol Elkarteko Ainara Arcelusekin egon gara euren galdetegiaren inguruan solasean. Izenburua: Maiatzaren 31ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko