Pilotaririk osatuena bilatzea xedez sortu zen Bost Kirol egitasmoa 1982an. Bertan eskarmentu handiko pilotariak aritu ziren urtez-urte bere doaiak azaleratzen. Ondoren, tarte batez utzi zitzaion antolatzeari eta iaz berreskuratzeko ideia otu zitzaien. Bertan bi talde aritu eginen ziren bata bestearen aurka modalitate desberdinetan eta arrakasta haundia izan zuen. Iazko esperientzia ikusita aurten berriz ere ospatuko da Mezkiritzeko Leku Ona pilotalekuan Bost Kirol lehiaketa. Larunbata honetan 17:30etatik aurrera maila altuko partidak ikusteko aukera izanen da, giro paregabean. Gaur gurean izan dugu antolaketa lanetan dabilen Bea Dufur. Berak luzatu digu bertaratzeko gonbidapena.
Informazio gehiago : Bost Kirol webgunea
Beatriz Dufur Irati Irratian
