EkoLocal, Applikate enpresak garatutako nekazari eta abeltzainendako erreminta berria

Gaurkoan teknologia lehen sektorearen mesedeetara jarri dugu. Ostiralean argitaratu zuten EkoLocal aplikazio berria Applikate-ko lagunak. Aplikazio honek ekoizle eta kontsumitzaileen arteko zubia egiteko jaioa da eta jada 5000 bisita jaso ditu eta 700 pertsona erregistratu dira aplikazioan. Horretaz solasteko Joselu Ciarekin izan gara eta berak argitu digu zertan datza doako den erreminta berri hau. Nola […]

Egun on, Auñamendi! Applikateren EkoLocal aplikazioa eta Pirinioko Soinu Bandaren 26. saioa

Saioa ostiralean plazaratu egin zuten egitasmo berri batekin hasi dugu, Applikate enpresak ateratako EkoLocal aplikazioa. Horren inguruan solasteko Mezkiritzeko Joselu Ciarekin solastu gara bera baita aplikazioa garatu duen horietako bat. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, gaurkoan Garraldako Edurne Bidadorrek alaitu digu goiza bere kantu zerrendarekin. Izenburua: Apirilaren 23ko saioa Iraupena: 2:50 ordu Klikatu hemen […]

Pirinioko Soinu Banda, 20.atala: Aitziber Larrea

Gaurko an Erroibarren dugu, Auzperri eta Mezkiritz batzen duen lagun baten zerrenda jasotzeko, Aitziber Larrearen zerrenda alegia. Gipuzkoa oso presente eduki dugu gaurkoan, gutxi irten baikara herrialde horretatik. Abestiak: 1.- Kashbad (Hegaz) 2.- Morau (Nork daki) 3.- Berri Txarrak (Ardifiziala) 4.- Mikel Markez (Gaur ere) 5.- Su Ta Gar (Hitz margotuak) 6.- Negu Gorriak (Gora […]

Egun on, Auñamendi! Karrape irratia eta Pirinioko Soinu Banda 20.atala

Gaurkoa Leitza bisitatzen hasi dugu. Karrape irratira joan gara Unai Zabaletak prestatutako kronika jasotzera. Bukatzeko, Pirinioko Soinu Banda ekimenarekin jarraitu dugu , gaur Auzperri-Mezkiritzen izan garelarik Aitziber Larreak eginiko zerrendarekin. Izenburua: Apirilaren 15eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko