Boomer baten bizipen eta hausnarketak barnebiltzen dituen “Puto Boomer” liburuaren aurkezpena ostiralean Otsagabian

Roberto Moso (Zarama taldeko abeslaria, kazetari eta idazlea) izanen dugu ostirala honetan “Puto Boomer” bere azken liburua aurkezten. Robertoren ahaideak, aitaren partetik zaraitzukoak dira eta betidanik gertu sentitu ohi ditu Nafar pirinioak. Roberto famatua izan zen Zarama taldeko abeslari bezala, 1994. urtera arte Euskal Herriko taula-gainak astindu zuen taldea, gerora kazetari lanek beste bideak uztartzera […]

Musikaren inguruan elkargune bat bilakatzeko asmoz izanen da UdaHerri jaialdia

Hilabete batzuk dira Ajariguaneko taldekideek Bizirik Gaude bideoklipa grabatu zutenetik. Grabazio horretan eginiko erlazioetatik eratortzen da datorren larunbatean Espartzako Murkuzuria kanpinean izanen den UdaHerri jaialdi ibiltaria. Udaberri eta Herri hitzen elkartzetik datorkio izena, udaberrian garatuko baita eta Nafar Pirinioetako herriren batean eginen delako. Aurten lehendabiziko jaialdia izanen da, baina ideia urtez-urte beste bailaretatik zabaltzea litzateke. […]

Maiatzeko eguraldiari errepaso eta aste hasierako iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Maiatza euritsua izan da apirila bezainbeste baina uda txiki batekin agurtu dugu eta hala adierazi digu David de Andresek. Ondoren aste hasierako eguraldi iragarpena eman digu Davidek.        David de Andres Irati irratian

Garraldako ikasleen azken kolaborazioa: Berriak, Frontenisa, Animoak, Mikel Villarolaini elkarrizketa, proiektuak eta eskerrak

Maiatza osoan aritu zaizkigu Garraldako eskolako berriak, proiektuak, kirolak,… ekartzen baina zoritxarrez heldu gara kolaborazioaren amaierara. Lan bikaina egin dut Izaik, Peiok, Hegoik, Jarek, Maitek, Goiurik, Ramirok, Lizarrek eta Jonek, Itziar Mitxelena irakaslearen gidaritzapean bertako berriak ekartzen eta horregatik eskerrak ematea dagokigu. Gaur halan egin dute, berriak azaldu, Frontenis  kirolaren azalpenak eman, Mikel Villarrolaini elkarrizketa […]

Etxebizitzaren arazoari irtenbide eman diezaiokeen Coliving eredua aztertuko dute Otsagabiako jardunaldian

Pirinioko Mahaiak eta Gupirinioko lantalde teknikoak Etxebizitzaren inguruko jardunaldiak eginen ditu datorren maiatzaren 28an Otsagabian, Coliving ereduan atentzioa jarriz. Toki-entitateei zuzenduta jardunaldi hauetan zenbait eredu jarriko dira mahai-gainean, Erronkari eta Usurbilekoak kasu. Gaur honi helduta Erronkariko alkate den Amparo Viñuales Gale izan dugu gurean Zaltu ostatuan eratu duten colivingaren esperientzia partekatuz. Lagun dexenteri tokia egin […]

Garraldako ikasleen kolaborazioa: Berriak, kirolak, Musikaren Eguna, elkarrizketa eta proiektuak ekarri dizkigute gaurkoan

Gaur gurera itzuli dira Garraldako ikasleak, eskola eta institutuaren ingurukoak kontatu eta azaltzeko. Gaurko kolaborazio honetan Izai, Peio eta Hegoik institutu eta eskolako berriak ekarri dizkigute. Ez hori bakarrik, Luzaideko institutu-kide bat ere ukan dute elkarrizketatu gisa. Kirolak ere badute bere tokia, oraingoan hainbat irakasleei “pelota” egitearren, Jarek, Goiurik eta Maitek txirrindularitza, pilota eta areto […]

Euskaraldiaren errepasoa Idoia Zabaltzarekin

Euskararen inguruko gaiak lantzen ohi ditugu Idoia Zabaltza euskara teknikariarekin izan ohi dugun kolaborazioetan. Gaurkoak Euskaraldiaren ekuatorea zeharkatua harrapatu gaitu eta egitasmo honek emandako datuen eta ekimenen errepasoa egin dugu. Auñamedi aldean 126k eman dute izena ahobizi eta belarriprest gisa, Agoitzen aldiz 138k. Hainbat ekimen egin dira Euskaraldia girotzeko oso harreman ona izan dutenak. Idoia […]

Sormena, Irati, emakumea eta ondarea batzen dituen erritual bikoitza Nagoren eta Agoitzen

Gaur motibazio bikoitza izan dugu bi artista handirekin topatzeko, Karekin Kulturako Kati Leatxerekin eta Estitxu Larrea diseinatzailearekin. Lehenengo motiboa da larunbata honetan Iratira Bidaiak 2. liburuxkaren aurkezpena eginen dutela Nagoren, Zuriñe Serrano artista gonbidatu gisa izanen dutelarik. Hori ez ezik Blanca Zazperen olerki bat eta Maitina Gutierrezen idatzi bat ere izanen da aurkezpenean beste sorpresatxoren […]

Aurizberriko liburutegiko berriak Mari Mar Agosen eskutik

Euskaraldiaren erdian joan gara Mari Mar Agos liburuzainarekin egotera. Egunotako berri nabarmenena zenbait kontu direla eta liburutegiko ekintzak atzeratu egin dituela momentuz data finkorik gabe. Bestalde gogoratu digu datorren ekainaren 15ean liburutegiko udako ordutegia hasiko dela. Mari Mar Agos Irati Irratian: