Udako ordutegia eta baratzea liburutegiko berriekin batera

Badira zenbait lagun despistatu oraindik ez dakitenak Aurizberriko Liburutegia udako ordutegia daukala, goizez lan egiten duela alegia, hala bergogoratu digu Mari Mar Agosek. Honi heldu diogu lehendabizi, ordutegia bergogoratuz. Ondoren, Bertatik Bertara proiektuaren baratzeaz solastu gara baita liburu berrien inguruan ere. Mari Mar Irati irratian:

Igandean jaia batekin amaituko da Aurizberriko eskolako Guraso elkarteak antolatutako Bertatik Bertara proiektua

Ikasturtean zehar elikadura burujabetzaren ideia lantzeko Bertatik Bertara proiektuaren baitan ibili dira Aurizberriko Eskolan. Guraso elkartearen ekinaldi honek hamaika tailer, hitzaldi eta ongi pasatzeko uneak eduki ditu, baita zenbait produktore eta lagunekin zubiak eraiki ere. Hasieran zituzten helburuak aise beteta Aurizberriko Hazien Liburutegia bidelagun izanik beraiek lantzeko baratze bat lortu dute ere. Proiektuari amaiera emateko, […]

Bertatik bertara proiektua, ordutegi aldaketa eta liburutegiko berritasunak

Datorren ostegunean hasiko du udako ordutegia Aurizberriko Liburutegiak, hala azaldu digu Mari Mar Agosek bertako liburuzainak. Honetaz aparte liburutegiko azken berriak ekarri dizkigu baita Bertatik Bertara azken jaialdiaren inguruan solastu ere. Mari Mar Irati irratian:

Auzperri eta Agoitzeko irakurle taldeen errepasoa Mikel Albisurekin

Gaurkoan ikasturtean zehar Aurizberrin eta Agoitzen egondako irakurle taldeen inguruko balorazioa egin dugu, hauen dinamizatzailea den Mikel Albisu Mikel Antzarekin. 7 liburu lehendabizikoan eta 6 bigarrengoan izan dira irakurritakoak eta oro har oso balorazio positiboa egin du Mikelek, baita erabiltzaileek ere. Urritik apirilera hilabetez hilabete aritu dira euskarazko literaturaz solasean eta talde giro apartak izan […]

Formakuntzaren eta Bertatik bertara proiektuaren hurrengo ziten inguruan solastu zaigu Mari Mar Agosek

Gaurko kolaborazioa ohar batekin hasi du, bihar ostirala liburutegia itxita izanen dugula adierazteko Iruñean formakuntza saio bat baitu Mari Mar Agosek. Ondoren, Bertatik Bertara proiektuaren inguruko hurrengo hitzorduak ekarri dizkigu. Mari Mar Irati irratian:

Irakurle taldea eta hazien liburutegia

Gaur berriz ere izan dugu gurean Aurizberriko liburuzaina den Mari Mar Agos. Gaurkoan amaitu berri den euskarazko irakurle taldeaz solastu zaigu hasieran. Ondoren, hazien liburutegiaren azken ordua ekarri digu baita bertatik pasatzeko gonbitea luzatu ere. Mari Mar Irati irratian:

Aurizberriko liburutegira goaz bertako berritasunen bila

Hori egiten dugu bi astetan behin Mari Mar Agosen laguntzarekin. Aste hauetarako hainbat ekimen antolatu ditu baina batez ere bertako lana dauka arduratuta liburuak sailkatze bidean. Aurreratu digu ere irakurle taldea datorren apirilaren 25ean batuko dela azkenengoz ikasturte honetan. Liburuaren eguna dela eta zenbait kontu antolatu ditu ere. Mari Mar Irati irratian:

Aurizberriko eta Agoitzeko irakurle taldeak eta Mikel Antzak eginiko bira

Apirila hasiera mugitua izan du Auritzeko idazleak, Elorrioko Gazte Topagunean Maddi Ane Txoperenarekin hitzaldi bat eman baitzuen eta ez hori bakarrik, Iraultza eta Bizi komiki liburuaren edizio katalanarekin, Revolució i Viurerekin bira txiki bat egin du ere Kataluniatik. Horretaz aparte ,gaur Aurizberriko eta Agoitzeko irakurle taldeen inguruan solastu gara Mikel Albisu Mikel Antzarekin. Azken saioan, […]