Puy Oria eta Montxo Armendariz omenduko dituzte Izabako Zinemaren Egunean

Izabako zinemak urteetan zehar bertakoen topagune izan da eta honi garrantzia ematearren Zinemaren eguna antolatu dute, Izabako Udalak, Kurruskla Elkarteak, El Sabaiao eta Zinea kudeatzen duen taldea. Egun honetan estreinatuko dute zinemaren historia barnebiltzen duen “Sueños de cartón” dokumentala, 4 pase izanen dituelarik. Ez hori bakarrik, pelikulen kartelen erakusketa ere prestatu dute, zeina egunean izanen […]

Frankismoko Esklabuei omenaldia eginen diote larunbatean Igarin

Urtero lez Igari eta Bidankoze arteko barrakoietan Frankismoko esklabuei omenaldia antolatu dut Memoriaren Bideak larunbata honetan. Urtero errepikatzen den zita honetan garaiko eta oraingo esklabutzak alderatu nahi izan dituzte AHT Gelditu elkarlaneko kideak gonbidatu baitituzte euren ekarpena egin dezaten, AHTko lanetan esklabutza egoeran lanean ibili baitira eta jada hildako langile zenbait izan baitira. Honen inguruan […]

Mugaz gaindiko harremanak sendotzeko egitasmo berri bat martxan

Hilabete zenbait daramazkite Xiberoko, Zaraitzuko eta Erronkariko zenbait herritar harremanak sendotzeko egitasmo berri bati forma ematen, batzen gaituen euskara ardatz bezala hartzen. Egitasmoek izaera eduki arren irudia ere behar dute eta orain horren inguruko proposamenak jasotzera ekinen diote. Horretarako zonaldeko hedabideen emailak jarri dituzte logoak bideratzeko eta gerora eginen diren ekitaldietan jartzeko. Ez da egitasmoa […]

Udako tailer eta kanpaldiak Idoia Zabaltzaren eskutik

Gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltza Euskara Teknikariak udarako dituzten eskaintzak bergogoratu dizkigu. Alde batetik, Aezkoan izanen diren tailerren berri eman digu eta bergogorazi bertan izena emateko epea abian dela. Bestaldetik, Agoitzen 47 haurrek uztailaren 16tik 20ra kanpaldia burutuko dutela adierazi digu.   Idoia Zabaltza Irati Irratian

Kantuz jantziko dute Tafalla igandean Euskal Herriko Kantuz egunean

Euskal Herri osotik etorritako 800 bat kantuzale izena emana dute Tafallan igandean ospatuko den Euskal Herria Kantuz egunerako. Goizean goizetik indarrak hartu, ahotsak leundu eta ekinen diote kantuari. 2014. urtetik ospatzen da egun hauxe eta aurten Tafallari egokitu zaio. Kantuaz aparte, zita aprobetxatu eginen dute Fermin Balentzia abeslariari merezitako omenaldia egiteko, kantuari eta batez ere […]

Landareekin eginiko produktuek hartuko dute asteburuan Aritzkuren

10 urte daramazkite Aritzkurenen “Plantas aliadas” elkargunea antolatzen. Udako solstizioa aprobetxatuz landarediaren propietateak ezagutu eta haiekin jarabe, xaboi eta ukenduak prestatzeari ekiten diote. Asteburu osoan zehar arlo teorikoan eta praktikoan sakondu ahal izango da giro ezinhobean. Hau aitzakitzat harturik bertako biztanle eta ikastaroaren sustatzaile dugun Xandra Ruiz izan dugu gurean.     Informazio gehiago : […]

Ikasle berriak hartzeko matrikulazio kanpaina abiatu du Agoitzeko Udal Musika Eskolak

Agoitzeko Udal Musika Eskolan ikasturtea modu bikainean amaitu dute bertako musika bandaren egun berezian bere aletxoa jarriz. Hala ere, datorren ikasturteari begira jarri dira, ikasturte berria plangintzatzen hasi behar baita eta horretarako izen emate kanpaina betean sartu dira. Adin-mugarik gabeko musika eskola dugu eta gainera hurrengo ikasturtean musika talde zein txarangak sortzeko berritasuna izanen du […]

Komunikazio ez-bortitza lantzeko ikastaroak izanen dira Agoitzen

Silbia Ortegak emanen du tailerra hau, talde bitartekaritzan aditua eta Gestal teoria humanistako terapeuta. Hainbat urtez formakuntza lanetan ibili eta gero bere ekintzailetza propioa burutzeko aukera ikertzea otu zitzaion eta hor sortu zuen bere proiektua den Erraztebidea. Agoitzeko enpresa haztegian du kokaleku bere proiektuak eta handik garatzen ditu formakuntza eta interbentzio desberdinak. Bere jardueran norbanako […]