Merkatu batekin birazkatze planteamenduarekin aurrera eginen dute Xiberoko eta Erronkariko bizilagunek

Badira jada hainbat ekimen Erronkari eta Xiberoko bizilagunen arteko harremanak sendotu eta areagotzeko. Asteburu honetan beste ekimen batek emanen dio bide planteamendu horri, Maulen izanen den merkatua alegia, zeinetan Erronkari eta Xiberoko ekoizle eta artisauek parte-hartuko duten. Honen inguruan birazkatze planteamendu honetan buru-belarri lan egin duen Ainhoa Elizalde Ojer Burgiko zinegotziarekin elekatu gara gaurkoan.   […]

Xiberoko ikastolei laguntza ematearren bueltan dator Ikaskoli egitasmoa

2003tik aitzin daraman egitasmoa dugu Ikaskoli Xiberoko Atharratze eta Sohutako ikastolak laguntzeko , Xiberuan euskara sustatzeko eta Xiberuko produktuak ezagutu eta dastatzeko aukera ematen duena. Urtez-urte azaroan zehar beren eskaintza egiten aritu ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Duela zenbait urtetik hona Nafarroara ere luzatu dute egitasmo honen berri eta hemen ditugu berriz ere. Gaurkoan egitasmoaz […]

Egunon Auñamendi! Unai Laso pilotariarekin solasean, eta Etxaldeen segidaz artzai eta laborariekin

Unai Laso Bizkarretako pilotaria Irati irratian izan da gaur. 4 1/2ko txapelketan garaipen garrantzitsuak eskuratu ditu jarraian Lasok eta horretaz mintzatu gara berarekin. Larunbatean partida zaila izanen du Joseba Ezkurdiaren kontra. Iratiko etxaldeen segidaren alde jardunaldia burutuko da asteburuan Aezkoako Batzar etxean, eta gaurkoan inguruko artzai eta laborariak gonbidatu ditugu irratira. Patxi Zabaltza Orbaitzetako artzaina, […]

Dylan Inglis Irati irratian

Iratiko basoari buruzko ikergaia landuko du datozen egunetan Inglaterratik Euskal Herrira etorritak Geografia eta Antropologia ikasle eta ikerlaria. Irati irratian bisitan izan dugu eta euskara eta euskalki ezberdinak nola ikasi dituen jakiteko baliatu dugu. Euskaldun berria da, eta Euskal Herria iparretik hegoaldera ezagutzeko parada izan du Euskarabentura ekimen ibiltarian ere. Dylan Inglis Irati irratian