Aurora Villanuevaren lana goratuko dute bere Aurizberriko ateen inguruko lanaren aurkezpenean Elutseder elkartekoek

Aurora Villanueva omendu nahi izan dute Elutseder elkartekoek euren Ateak-Puertas lana editatuz eta Aurizberrin aurkezpen bat eginda. Aurora beti ibili izan zen argazki bidez ondarea jasotzen eta estimu berezia zuen zonaldeko ateen inguruan. Historialaria eta ikerlaria bera sekulako lana egin zuen ateen inguruko lana ontzen, hala ere garai haietan Elutseder elkartekoek ezin zioten lagundu indar […]

Asteburuko euri eta elurrak eta bi egun hauetarako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Azken iragarpenea iganderako ematen genuen prezipitazioa baina aurreratu egin zen prezipitazio hori. Hori hasi dugu komentatzen David de Andres lagunarekin. Ondoren asteazken eta ostegun honetarako iragarpena eman digu. Ostirala goizaldean elur-kota 900 metro inguruan kokatu liteke.        David de Andres Irati irratian

Denboraldi irekiera bikaina izan du Larra-Belagua eski estazioak

Abenduaren hasierako elurteak giro polita sortu du eski estazioetan aritzea gustoko dutenendako eta hala izan da kanpainaren irekiera Larra-Belaguako estazioan. Eguraldia oso alde ez eduki arren jende ugari hurreratu da La Contiendan ,Ferialen eta Bago-maltan eskiatu edota ibiltzeko. Hau aitzakitzat hartuta bertako zuzendaria den Julen Garjonekin izan gara gaurkoan.   Informazio gehiago : Larra Belaguako […]

Pirinioetan eta oro har Nafarroan lehen sektorearen etorkizuna bermatu nahiean sortu da Artalde proiektua

Abeltzaintza estentsiboari hauspoa eman nahiean sortu zen Artalde proiektua. Finean Nafar Pirinioetan artzain eskola bat eraiki eta arautzea bertan eta Nafarroan dauden beharrei erantzun diezaion. Erronkari eta Zaraitzuko abeltzain zenbait eta bertako lehendakaria izandako Eneko Egiguren daude talde sustatzaile honetan eta badoaz pixkanaka-pixkanaka eraikitzen etorkizuneko artzain eskola hori, betiere begiratuta beste toki aunitzetan dauden egitasmo […]

Bihar aurkeztuko dute Iratira Bidaiak proiektuaren bigarren liburukia Agoitzen

Ikuskizun bikaina prestatu dute Kati Leatxe Aristuk eta Estitxu Larrea Leatxek Iratira Bidaiak proiektuko bigarren liburukia aurkezteko, Sormen bidea azpititulua duena. Lehena informazio interesgarriak zekartzan, honek aldiz sorkuntzari ematen dio garrantzia eta bertan emakume sortzaile desberdinek euren ekarpena egin dute, idatziz edota euren ilustrazioak egiten. Aurkezpenean musika, ilustrazioak, giro goxoa,.. ziurtaturik Kati Leatxe izan dugu […]

Urtarrilaren 6a arte Agoitzen erosketak egiteko kanpaina abiarazi dute bertako zenbait merkatarik

Agoitzeko 16 merkatarik abiatu dute kanpaina berri hau. Agoitzen erosteak saria du lemapean urtarrilaren 6a bitarte edota boletoak amaitu arte, erritmo bikainean baitoaz banaketan, sari bikainak banatuko dituen tonbola antzeko bat antolatu dute, bertan erostera bultzatuz Agoitz eta inguruko herritarrak bertako saltokiak sustengatzeko. Sari nagusiak 200€-ko 3 saski izanen dira baina badira sari umilagoak. Honen […]

Urteetako argazki panoramikoekin osatutako Panorama liburua kaleratu du Gonzalo Santomak

Urteetan zehar egindako panoramikekin osatutako liburua kaleratu berri du Gonzalo Santomak. Garraldako artista grafikoak urteak daramazki inguruetan animali zein paisaien argazkiak egiten eta askotan erakutsi ditu bere argazkiak erakusketa zenbaiten bitartez. Horietako batetik, (H)Aur(H)itz erakusketatik alegia sortu zen Panorama liburuaren ideia, bertan baitzuen panoramikekin egindako liburu bat eta askok galdegin zioten ea liburu hori salgai […]

Patxi Irurzunek Los Tampones taldeko hartu emanen 3. eleberria aurkeztuko du gaur Agoitzen

Agoitzeko Liburutegira etorriko zaigu gaur arratsaldean Agoitzeko Liburutegira Patxi Irurzun idazlea. “La mentira es la que manda” bere azken eleberria izanen da aurkeztuko diguna, “Los Tampones” Euskal Rock Erradikalaren bueltan sortutako taldea dena eta bere buruak bizitzen dituen dramak eta umorezko pasarteak ekartzen dizkigu. Bere estilo berezian idatzia da eleberri berri hau eta hala izanen […]