Pirinioko Mahaiak atzoko Pirinioko Asanbladaren balorazio positiboa egiten du

Pirinioko planaren garapena ikuskatzeko urtero Pirinio Asanblada deitu ohi da zeinetan Pirinioko Mahaiko kideak, Nafar Gobernuak eta Parlamentuko Pirinioko Ponentziako partaideak hartzen dute parte. Atzokoan Erronkarin bildu ziren 2025. urterako gidalerroak adosteko eta baita lortu ere. Urte gora-beheratsua izanda ere antzematen da egoera bideratu dela eta onbidean dela, hala adierazi baitute parte hartu zuten alderdi […]

Shibori tailerra antolatu du asteburuan Orbaizeta Kultur Ekimenak

Tela, tinte eta harien artean emanen dute asteburuko goizak Orbaizetan, Orbaizeta Kultur Ekimenak Shibori tailerra antolatu baitu bertan. Shibori japonieraz estutu esan nahi du eta oihalak estutu eta tindatzean izaten diren sorkuntzak egiteko moduari honela deitzen zaio. Tailerra Aida Fernandez izanen da, zeina konfinamenduan hasi zen sorkuntza modu honetan hastapen pausuak ematen. Gaur berarekin izan […]

Agoitzeko Aranea haur eskolak ate irekiak antolatu ditu bihar

Iaz aurkeztu zuten Aranea Haur Eskola proiektu berritua eta honezkero martxa bikainean doa. Matrikulazio kanpainaren aurretik beti egin izan ohi dute ate irekien egun bat interesa duen orok gerturatu dadin hezkuntza proiektua ezagutzeko asmoz. Bihar, hilaren 14an izanen da ate irekien eguna eta hau aitzakitzat hartuta bertako hezitzailea den Garazi Labiano izan dugu gaur gurean […]

Mugaz gaindiko proiektuak garatzeko dauden laguntzak azaltzeko jardunaldiak izanen dira ostiralean Ezkarozen

FEDER funts europarrek mugaz-gaindiko proiektuak garatzeko aukera eman dute, horietako zenbait POCTEFA 21-27 programan bilduta dira baina badira proiektu txikiak garatzeko partida bat, aurten estreinatzen dela. Hori bera aurkeztuko dute ostiralean Ezkarozen eginen diren jardunaldietan. Jardunaldi horien inguruan Nafar Gobernuko Eskualdeen arteko lankidetzako zuzendari nagusia den Iñaki Martinez de Virgala izan dugu honen inguruan solasean. […]

Despentsak betetzeko kanpaina abiatu du Errigorak

Nafarroako Erdialde eta Erriberako ekoizleen olio, kontserben eta produktuen kanpaina abiatu du Errigorak “Beste modura denona da ardura ” lemapean. Urtero egin ohi da kanpaina eta elikadura subirautzan pausu berriak emateko dago pentsatua, ekoizle eta kontsumitzailearen arteko bideak estutu eta lan baldintza duinak eskaintzeko. Astelehenetik hasita eta martxoaren 26 bitarte dago aukera eskariak egiteko. Kanpainaren […]

Asteburuan aurkeztuko dute Auñamendi Natur Kirol Elkartea Orondritzen eta Arrietan

Gure zonaldean bada naturan modu batea edo bestean kirola egiteko. Holako egoeratan dauden lagunak batzeko proiektua aurkeztuko dute asteburu honetan Orondritzen eta Arrietan. Proiektu honek Auñamendi Natur Kirol Elkartea du izena eta naturan kirola sustatu eta kirolarien arteko erlazioak sendotzea du helburu. Gaur aurkezpen hauek aitzakitzat hartuta Auñamendi Natur Kirol Elkarteko sustatzeilea den Olaia Martinez […]

Martxoa bete ekimenez izanen dute Agoitzen Emakumearen egunaren harira

Martxoaren 8a beti da aldarrikatzeko egun bat, baina baita edukitako lorpenak ospatzekoa. Bide honetan Agoitzen hilabete osoa hartuko duen egitaraua prestatu dute emakumeen ahalduntzea sustatzeko asmoz. Tartean bazkariak, solasaldiak, proiekzioak, antzerkiak,… izanen dira bertako asanbladak antolatuta. Hau guztiaz aritu gara gaurkoan Agoitzeko Udaleko Berdintasun zinegotzia den Alicia Zunzarren Garciarekin, zeina ekinbide honetan aktibo izateko deia […]

Asteko giro nahasia eta asteburuko eguraldiaren iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Giro nahasia bizi izan dute Espainiar estatuko hegoaldean eurite mardulak pairatu baitituzte eta hori landu dugu David de Andres lagunarekin. Ondoren asteburuan zer nolako eguraldia izanen dugun iragarri digu.        David de Andres Irati irratian

Emakumearen hilabetea eta irakurle talde feminista hizketagai Gaztelu Emakume elkartearekin

Martxoaren 8a iristear dela, Emakume elkarte eta asanbladek beti antolatzen ohi dituzte aldarrikapen ekitaldiak. Zoritxarrez, oraindik ere bada zer aldarrikatu ez baikara berdintasunean bizi, are gehiago epe erreakzionario baten erdian are garrantzitsuagoa bihurtu da aurtengo martxoaren 8an kalera ateratzea. Lan honetan dihardu Gaztelu Emakume taldeak zeina Berdintoki eta Emakume asanbladarekin zenbait ekimen antolatu ditu Erronkarin […]

Nazioarteko Pilota Federazioaren erabakia babestu dute Nafarroako 20 klubek alderdi zenbaiten erasoen aurrean

Iruñean izandako Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioaren biltzarrak bide eman zion Euskal federazioak datozen mundialetan bere selekzio propioarekin lehiatzeko aukerari. Honek zenbait alorretan, batez ere Nafarroako alderdi batzuetan hautsak harrotu zituen eta segituan atera ziren erabaki hori gaitzestera. Honen aurrean eta iraganeko arazoak ikusita hainbat taldek bat egin zuten Nazioarteko Federazioaren erabakiak babestuz. Apurka-apurka hauen iniziatibak […]