Gardeko alkate berriak ilusioz ekinen dio bihar udalari

Erika Elgueta izendatuko dute bihar alkate Gardeko Udalean. Kanpotik etorrita den arren, Pirinioetako herrigintzan lan egiteko gogotsu dago , eta bere lantalde berriarekin batera udal parte hartzailea sustatuko dute herrian. Orain arteko alkateak, Jose Javier Etxandik, 26 urte eman ondoan hasiko da Erika herria kudeatzen; beretako “ikasketa handia izanen da Txabinaren esperientzia jasotzea”. Guk Irati […]

Egun On, Auñamendi! Aimarrendako Txirrinda bat eta Auzolotsak

Saio honetan Aimarrendako Txirrinda bat elkartasun kanpaina ezagutu dugu Ricardo Galanen eskutik. Ondoren, Xanti Begiristainen auzolotsekin jarraitu dugu, gaurkoa Ezbeharra zuela izenburutzat. Izenburua: Ekainaren 2ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Marina Landa, 30 urte 30 taupada eta Erronkariko Konexioa

Gaur Marina Landa bakarlaria ezagutzen hasi dugu saioa, Urrutea kanpinean kontzertua emanen baitu. Ondoren, Gonzalo Santomaren 30 urte 30 taupada elkarrizketa ekarri dugu asteburu honetan jarraituko baitu erakusketa. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko kronika pasa zezan. Izenburua: Abuztuaren 20ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Doinu goxoek jantziko dute Urrutea kanpina

Kitarra eta ahotsak lagunduta Marina Landak giro goxoa jarriko du gaur arratsaldean Gardeko Urrutea kanpinean. Zita hau aprobetxatuz bera eta bere ibilbidea errepasatzen ibili gara gaurkoan. Musika pasiotzat duen eta Beatles edota Katamalo taldeen eragina duen emakume honek, giro goxo eta intimoa jarriko duela iragarri digu. Kontzertua, gaur (abuztuak 20) arratsaldeko 19:30tan Gardeko Urrutea Kanpinean […]