Unai Irigarai Auritzeko alkate berriak gazteen ikuspegiaz ekinen dio udalaren kudeaketari

Pirinioetako herrietako alkate berrien mintzaldi-erronda abiatu dugu Irati Irratian, eta oraingoan Auñamendi eskualdeko herrigintzan jardunen duen Unai Irigarairekin izan gara. Bere udal taldea, Pirinioetako beste hainbat bezala, hauteskundeen bigarren bueltan eratu da, bost kideetako taldea, gazteez, emakumeez, zein urte luzez udalean daramatzaten kideez osaturik: Joxepe Irigarai Gil, Andrea Juandeaburre Serna, Ana Azanza Burusco, Eder Martinez […]

Adikzioen Prebentzioarako Plana aurkeztuko da gaur Auritzen

ANTOX elkarteak eta Haize Morea talde-politikoak bultzaturik, Auñamendi eskualderako egokitutako adkzioen prebentzioarako diagnostikoa eta ekintza-plana aurkeztuko du gaur Auritzeko Kultur Etxean arratsaldeko bostetan.        Blanca Martinez Bugarin Irati irratian

Ai, ene onetsia! Nafarroako Pirinioaurreko euskara aztertzen duen liburua

Igari den leinabentuaren 10ean aurkeztu zuen Izagaondoa Ibarra Elkarteak liburua, eta ondoren, Urrotzeko San Martingo Ferietan ale guztiak saldu. Nafarroako Pirinioaurrea eta Pirinioetako hegoaldeko herrien euskara aztertzen du XVI-XX mendeetan, ez baitzegoen orain artio euskualde horretako euskara ikertu duen lanik, eta hori betetzera dator Gorka Lekarozen lanak.      Gorka Lekaroz Irati Irratian:

Gardeko alkate berriak ilusioz ekinen dio bihar udalari

Erika Elgueta izendatuko dute bihar alkate Gardeko Udalean. Kanpotik etorrita den arren, Pirinioetako herrigintzan lan egiteko gogotsu dago , eta bere lantalde berriarekin batera udal parte hartzailea sustatuko dute herrian. Orain arteko alkateak, Jose Javier Etxandik, 26 urte eman ondoan hasiko da Erika herria kudeatzen; beretako “ikasketa handia izanen da Txabinaren esperientzia jasotzea”. Guk Irati […]

Olentzero ezagutzeko liburua aurkeztuko dute Agoitzen

Taupadak kooperatibatik,  Agoizko Haur Eskolaren kudeatzaileak, denbora bat zeraman ikazkinaaurkezteko beharra ikusten, urtero Agoitz bisitatzen baitu. “Bizi dugun kultura-aniztasuna gero etahandiagoa da, eta, beraz, gure txiki guztiek Olentzero ezagutzearen garrantzia ikusten genuenhezkuntza-taldean” azaldu digu Garazi Labianko Haur Eskolazo zuzendriak. Gaur Agoitzeko Panpoxa liburutegian, ipuin-kontataketa bidez, aurketzuko dute ipuina.       Garazi Labiano Irati Irratian:

Gure Zirkua heldu da ETB1-era!

“Gure Zirkuak”, Iker Galartzak sortutako Euskal Herriko lehen zirku ibiltariak, 6 urte daramatza Euskal Herriko herri eta txokoetan magia, poza eta ilusioa zabalduz, eta laster ETB1-en “GURE ZIRKUA HELDU DA” saioan zirku batean 24 orduz bizitzea zer den ezagutuko dugu. Gu saioko zuzendariarekin izan gara, kontatu diezagun nola igari duten grabazioa udako hilabeetan Euskal Herrian […]

Aezkoako Kultur Olak, sasoi emankor baten ondoan, borta itxi du datorren bedatsera artio

9 hilabetez zerbitzua eman du aurten lehenbizikoz, Aezkoako Batzarre Nagusiak egokitu ondoren.  Ibarreko ondare natural, kultural eta historioari dedikatua dago espazioa, eta bi langile egon dira  dinamizatzen. Turismo sasoia amaiturik, gu horietako batekin izan gara, Patxi Gaztelumendirekin,  balorazioa egin dezan eta bere lanaldia nola igari duen kontatu diezagun.             Patxi […]

Agoitzen izan gara LEB Festibalean, Lengoaia Eszeniko Berrien I Jaialdian. Entzun Asier Andueza jaialdiko zuzendariak kontatu diguna.

Lengoai Eszeniko Berriak sorkuntza modu desberdinak landa guneetara gerturatzea eta bertatik irakaspenak jasotzea du helburu jaialdiak. Agoitzen abenduaren 1etik 9ra izaten ari da, eta sorkuntza estilo desberdinetako profesionalak deitu ditu. Sorkuntza lanak denon eskura uztea du helburu. Zuzendariarekin berriz izan gara jaialdia nola doan jakiteko bertatik bertara. Informazio guztia LEB Jaialdiaren webgunean       […]

Asteko euriak, alerta egoerak eta asteburuko eguraldia David de Andresen eskutik

Gaur itzuli zaigu berriz ere David de Andres gure meteorologo partikularra. Atzoko euri datuak jaso, alarmekin izandako eztabaida eta gauza gehio landu ditugu berarekin. Ondoren, asteburuko iragarpena eman digu.      David de Andres Irati irratian