Asteko eta udaberriko eguraldiari errepaso eta asteburuko eguraldia David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Udaberri fresko eta euritsua egokitu zaigu aurtengoa, halere garaiko eguraldi normaltzat har genezake David de Andresek argudiatu bezala. Errepasoa eman diogu udaberriak eman duenari eta horren ondotik asteburuko eguraldiaren berri eman digu.        David de Andres Irati irratian

Ekaitzak, aurora borealak eta aste bukaerako eguraldia David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Udaberri hau aldakortzat har genezake, azken aldian ekaitzek eta fronteek nagusitasuna hartu dutelarik. Ez hori bakarrik aurten inkluso aurora borealak ikusteko aukera izan dugu Eguzkian ekaitz potente bat suertatu baitzen. Hau guztia David de Andresekin landu dugu baita berarengandik aste bukaere honetarako iragarpena jaso ere.        David de Andres Irati irratian

Baskoien bi kastro berri aurkitu dituzte Aria eta Biotzariko lurretan

Juan Mari Martinez Txoperena arkeologian adituaren lanak bi sorpresa berri ekarri dizkigu azken asteotan Pirinioetara. Biak Burdin Aroko Baskoien kastroak liratezke, bata Aria inguruan kokatuta eta Biotzarin bigarrena. Javier Armendarizek bere 2008ko tesian zioenagatik Pirinioetan 300 kastro inguru leudeke eta garai haietan soilik 4 ziren identifikatuak. Gaur da eguna zeina esan genezakeen 133 direla identifikatuta […]

Negututako udaberria eta aste bukaerako eguraldia David de Andresen eskutik

Apirila prezipitazio gutxikoa izan arren freskotasuna dario. Aste honetan neguan izan beharko genituen tenperaturak eta eguraldia izan dugu gurean eta hori bera landu dugu David de Andres lagunarekin. Horren ostean astebururako eguraldia eman digu.        David de Andres Irati irratian

Ezka ibaiaren urak zeharkatuko ditu Almadiak larunbatean Burgin

Almadiaren Eguna ospatuko baita larunbata honetan Burgin urtero lez eta berriz ere almadiak zeharkatuko du Ezka ibaietako ura. Egun honetan Xabier Agote eta Orhipean elkartea izanen dira omenduak eta aukera izanen dute Almadia gainean ibiltzeko. Almadiak ez ezik latsariak, kanpai-joleak, artisauak,… denetarik izanen dugu egun osoko egitarauaren baitan. Hau aprobetxatuz antolaketa lanetan dabilen Koldo Cilveti […]

Sarean-Mujeres en red elkartearen Txiapasekiko Elkartasun zikloa Pirinioetara dator

Sarean Mujeres En Red Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatutako Txiapasekiko Elkartasun Zikloa burutzen dabil Nafarroa osotik. Honen baitan GKE honek kudeatzen duen Yachil Antzetic Etxe komunitarioko koordinadora lanak egiten dituzten Mary Perez eta Sandra Lorea dabiltza han eta hemenka euren esperientziak kontatzen. Hori bera eginen dute ostegun honetan Jaurrietan izanen den Pirimakumerekin batera antolatutako askari feministan. […]

Udaberri giro nahasiak eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen eskutik

Udaberria aldaketa eta giro nahasiaren erakusle izan ohi da meteorologia munduan. Asteburuak utzitako berotik negu giro bete betera igaro gara hiruzpalau egunen buruan. Hau guztia landu dugu David de Andres (@Noainmeteo) lagunarekin baita asteburuko eguraldiaren iragarpena jaso ere.        David de Andres Irati irratian

Euskal Herriko ardo natural eta ekologikoen azoka antolatu du Biba Ardoak kooperatibak igande honetan Hernanin

2018an sortutako kooperatiba honek urteak daramatza mahastzain eta ekoizle ekologiko txikien ardoak modu zuzenean saltzen 12 mahats-zain eta beste lagunen eztabaida bat eman ostean ikusi zuen argia. Gaur egun Euskal Herri osoko 17 mahats-zain edo ekoizle txikiek osatzen dute Biba Ardoak kooperatiba. Elikadura burujabetza ortzimugan hasi ziren antolatzen ardoak modu kooperatiboan saltzen. Bide horretan hainbat […]