Tarraco-Oiasso erromatar bidea aztergai

7 urtetako lanak bildu ditu Juan Mari Martinez Txoperena “La vía romana Tarraco-Oiasso en Navarra y otros caminos mineros” liburuan. Gaurko aurkezpena aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada hartu dugu lan honen eta oro har erromatar garaiaren errepasoa egiten. Juan Mari Martinez Txoperena Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Herritarrak ez gutxietsi mobilizazioa, Tarraco-Oiaso erromatar bidea eta Erronkariko konexioa

Ostirala gogotsu hasi dugu Paul Bilbao Euskalgintza Kontseiluko kidearekin batera, biharkoan mobilizazioa deitu baitute “Herritarrak ez gutxietsi, hizkuntz eskubideak denontzat!” lemapean. Ondoren, erromatar garaiera jo dugu Juan Mari Martinez Txoperenaren eskutik, bere 7 urteko Tarraco-Oiasso bidearen inguruko lana biltzen duen liburua aurkeztuko baitu Kondestable jauregian. Bukatzeko, Erronkarira jo dugu Julian Gabasekin egotera bertako azken ordua […]

Sorogaingo tumulo berria aztertzen

Bazterrak arakatzen ibiltzen ohi da Juan Mari Martinez Txoperena. Arakatze horiek hainbat aurkikuntza egitera eraman ditu, azkenengoa Sorogaingo aterpetxetik gertu agertu den Tumulo bat litzateke. Holako monumentuak nola identifika daitezkeen azaldu digu eta baita zertarako balioko zuten ere. Juan Mari Martinez Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Sorogaingo tumuloak, Aralar irratia eta Covid 19a Elhuyar fundaziotik

Aurreko batean egin zuen aurkikuntza Juan Mari Martinez Txoperenak Sorogainen. Hiletetarako erabilitako tumulo bat Sorogaingo aterpetxetik gertu eta aurkikuntza honetaz aritu gara. Ondoren,  Aralar irratia bisitatzen egon gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Bukatzeko, Elhuyar fundazioak Covid 19aren inguruan bidalitako pilula jarri dugu. Izenburua: Urriaren 6ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]